Collabora Office 24.04 laguntza
Programa batek While instrukzio bat aurkitzen duenean, baldintza probatzen du. Baldintza False bada, programak aurrera jarraitzen du Wend instrukzioarekin. Baldintza True bada, begizta exekutatuko da programak Wend aurkitzen duen arte, eta ondoren While instrukziora egiten du jauzi. Baldintza oraindik ere True bada, begizta berriro exekutatuko da.
Do...Loop instrukzioan ez bezala, ezin da While...Wend begizta bat bertan behera utzi Exit erabilita. Ez irten inoiz While...Wend begizta batetik GoTo bidez, horrek exekuzio-garaiko akats bat eragin baitezake.
Do...Loop instrukzio bat While...Wend instrukzioa bat baino malguagoa da.
While Condition [statements] Wend
Sub ExampleWhileWend
Dim stext As String
Dim iRun As Integer
sText ="Hau testu labur bat da"
iRun = 1
While iRun < Len(sText)
If Mid(sText,iRun,1 )<> " " Then Mid( sText ,iRun, 1) = Chr( 1 + Asc( Mid(sText,iRun,1 )) )
iRun = iRun + 1
Wend
MsgBox sText,0,"Testu kodetua"
End Sub