Collabora Office 24.04 laguntza
Ondorengo instrukzioek programen exekuzioa kontrolatzen dute.
Programek, normalean, kodearen lehenengo lerrotik kodearen azkeneko lerroraino exekutatzen dute. Prozedura batzuk programen barruan ere exekuta daitezke baldintza jakin batzuen arabera, edo programa baten atalak azpiprozeduren edo funtzioen barruan errepikatu daitezke. Programa baten zatiak behar adina aldiz edo baldintza bat bete arte errepikatzeko begiztak erabil ditzakezu. Kontrol-instrukzio mota horiek baldintza-, begizta- eta jauzi-instrukzioetan sailkatzen dira.