Collabora Office 24.04 laguntza
Zenbakizko adierazpenaren balio absolutua itzultzen du.
Abs (Zenbakia)
Double
Zenbakia: balio absolutua eman nahi diozun zenbakizko adierazpena. Zenbaki positiboak, 0 barne, aldatu gabe itzultzen dira, eta zenbaki negatiboak positibo bihurtzen dira.
Ondorengo adibidean Abs funtzioa erabiltzen da bi balioren arteko diferentzia kalkulatzeko. Berdin da zein balio sartzen den aurrena.
Sub ExampleDifference
Dim siW1 As Single
Dim siW2 As Single
siW1 = Int(InputBox("Sartu lehenengo zenbatekoa","Balio-sarrera"))
siW2 = Int(InputBox("Sartu bigarren zenbatekoa","Balio-sarrera"))
Print "Diferentzia hau da: "; Abs(siW1 - siW2)
End Sub