Collabora Office 24.04 laguntza
Angelu baten sinua itzultzen du. Angelua radianetan zehazten da. Emaitza -1 eta 1 artekoa da.
Alfa angelua erabiliz, Sin funtzioak angeluzuzen batean angeluaren aurkako aldearen luzeraren eta hipotenusaren luzeraren arteko proportzioa itzultzen du.
Sin(Alfa) = angeluaren aurkako aldea/hipotenusa
Sin (Zenbakia As Double) As Double
Double
Zenbakia: sinua kalkulatu behar zaion angelua radianetan zehazten duen zenbakizko adierazpena.
Graduak radian bihurtzeko, egin graduak bider Pi/180, eta radianak gradu bihurtzeko, egin radianak bider 180/Pi.
graduak=(radianak*180)/Pi
radianak=(graduak*Pi)/180
Pi gutxi gorabehera 3,141593 da.
' Adibide honetan, ondorengo sarrera posible da triangelu angeluzuzen batentzat:
' Angeluaren aurkako aldea eta angelua (gradutan) hipotenusaren luzera kalkulatzeko:
Sub ExampleSine
' Pi = 3,1415926 aurrez definitutako aldagaia da
Dim d1 As Double
Dim dAlpha As Double
d1 = InputBox("Sartu aurkako aldearen luzera: ","Aurkako aldea")
dAngelua = InputBox("Sartu Alfa angelua (gradutan): ","Alfa")
Print "Hipotenusaren luzera honakoa da:"; (d1 / sin (dAngelua * Pi / 180))
End Sub