Collabora Office 24.04 laguntza
Angelu baten kosinua kalkulatzen du. Angelua radianetan zehazten da. Emaitza -1 eta 1 artekoa da.
Alfa angelua erabiliz, Cos funtzioak angeluzuzen bateko angeluaren alboko aldearen luzeraren proportzioa kalkulatzen du, hipotenusaren luzeraz zatituta.
Cos(Alfa) = Albokoa/Hipotenusa
Cos (Zenbakia As Double) As Double
Double
Zenbakia: kosinua kalkulatu behar zaion angelua radianetan zehazten duen zenbakizko adierazpena.
Graduak radian bihurtzeko, egin graduak bider Pi/180. Radianak gradu bihurtzeko, egin radianak bider 180/Pi.
graduak=(radianak*180)/pi
radianak=(graduak*pi)/180
Pi, kasu honetan, 3.14159... balioa (biribilduta) duen zirkulu finkoaren konstantea da.
' Ondorengo adibidean, triangelu angeluzuzen baten sekantea eta angelua
' (gradutan) sartu eta hipotenusaren luzera kalkulatzen da:
Sub ExampleCosinus
' Pi biribildua = 3,14159
Dim d1 As Double, dAngle As Double
d1 = InputBox$ (""Sartu alboko aldearen luzera: ","Albokoa")
dAngelua = InputBox("Sartu Alfa angelua (gradutan): ","Alfa")
Print "The length of the hypotenuse is"; (d1 / cos (dAngle * Pi / 180))
End Sub