Collabora Office 24.04 laguntza
Bi adierazpen logikoki konbinatzen ditu.
Emaitza = Adierazpena1 And Adierazpena2
Emaitza: Konbinazioaren emaitza duen zenbakizko aldagaia.
Adierazpena1, Adierazpena2: Konbinatu nahi dituzun adierazpenak.
AND eragilearekin konbinatutako adierazpen boolearrek True balioa itzuliko dute, baldin eta bi adierazpenek True ebaluatzen badute:
True AND True balioek True itzultzen dute; beste konbinazio guztietan emaitza False izango da.
AND eragileak bi zenbakizko adierazpenetan kokagune berdin-berdina duten biten konparazioa ere egiten du bitetan.
Sub ExampleAnd
Dim A As Variant, B As Variant, C As Variant, D As Variant
Dim vVarOut As Variant
A = 10: B = 8: C = 6: D = Null
vIrteerakoAldagaia = A > B And B > C ' -1 itzultzen du
vIrteerakoAldagaia = B > A And B > C ' 0 itzultzen du
vIrteerakoAldagaia = A > B And B > D ' 0 itzultzen du
vIrteerakoAldagaia = (B > D And B > A) ' 0 itzultzen du
vIrteerakoAldagaia = B And A ' 8 itzultzen du bi argumentuen bitetako AND konbinazioagatik
End Sub