Collabora Office 24.04 laguntza
Barneko data-zenbakia itzultzen du data ISO formatuan duen kate batetik (UUUUHHEE edo UUUU-HH-EE).
Urtearen zatiak bi digitu (soilik UUHHEE formatuan, bereizlerik gabe, bateragarritasunagatik) edo gutxienez lau digitu izan behar ditu. Lau digiturekin, aurretik zeroak eman behar dira balio absolutua 1000 baino gutxiagokoa bada; negatiboa izan daiteke, aurretik minus ikurra duela, igarotako datak Aro Komunaren Aurreko (BCE) urte bat adierazten badu; eta lau digitu baino gehiago izan ditzake balioa 9999 baino handiagoa bada. Itzuliko den formateatutako katea "-327680101" baliotik "327671231" baliora arteko barrutian, edo "-32768-01-01" baliotik "32767-12-31" baliora doan barrrutian, egon daiteke.
Baliogabeko data batek errorea emango du. 0 urtea ez da onartzeko, Aro Komunaren Aurreko azken eguna -0001-12-31 da eta Aro Komunaren hurrengo eguna 0001-01-01 da. 1582-10-15 aurreko datak egutegi gregoriano proleptikoan daude.
Data baten serieko zenbaki bat kate inprimagarri bihurtzean, esaterako Print edo MsgBox komandoa erabiltzean, eskualde-ezarpenaren egutegi lehenetsia erabiliko da eta 1582-10-15 eguna baino lehenagoko datak egutegi juliarrera alda daitezke, eta horren ondorioz, espero zenaren desberdina den data bat erakutsi. Erabili CDateToIso funtzioa data-zenbaki hori egutegi gregoriar proleptikoko kate-irudikapen bat bihurtzeko.
UUUU-HH-EE formatua, bereizleekin, Collabora Office 5.3.4 bertsiotik aurrera onartzen da. 100 baino txikiagoak eta 9999 baino handiagoak diren urteak Collabora Office 5.4 bertsiotik aurrera onartzen dira, VBA bateragarritasun moduan ari ez bazara.
CDateFromIso(String)
Barneko data-zenbakia
Katea: Data ISO formatuan duen kate bat.
dateval = CDateFromIso("20021231")
dateval = CDateFromIso("2002-12-31")
biek itzultzen dute 12/31/2002 zure sistemako data-formatuan