Collabora Office 24.04 laguntza
Data ISO formatuan itzultzen du, bereizlerik gabe (UUUUHHEE), DateSerial, DateValue edo CDateFromIso funtzioak sortutako serieko data-zenbaki batetik.
Urtearen zatiak gutxienez lau digitu ditu, aurretik zeroak dituela balio absolutua 1000 baino gutxiagokoa bada. Negatiboa izan daiteke, aurretik minus ikurra duela, igarotako datak Aro Komunaren Aurreko (BCE) urte bat adierazten badu, eta lau digitu baino gehiago izan ditzake balioa 9999 baino handiagoa bada. Itzuliko den formateatutako katea "-327680101" baliotik "327671231" baliora arteko barrutian egon daiteke.
100 baino txikiagoak eta 9999 baino handiagoak diren urteak Collabora Office 5.4 bertsiotik onartzen dira.
CDateToIso(Zenbakia)
Katea
Zenbakia: Serieko data-zenbakia duen osoko zenbakia.
Sub ExampleCDateToIso
MsgBox "" & CDateToIso(Now) ,64,"ISO data"
End Sub