Collabora Office 24.04 laguntza
Uneko direktorioa edo unitatea aldatzen du.
DOS sistema eragilekoak diren zenbait fitxategi- eta direktorio-funtzio ez dira dagoeneko eskaintzen Collabora Office aplikazioan, edo haien funtzioak mugatuak dira. Adibidez, ChDir, ChDrive eta CurDir funtzioak jadanik ez daude. Zenbait DOS propietate dagoeneko ez dira erabiltzen parametro gisa fitxategi-propietateak espero dituzten funtzioetan (adibidez, ezkutuko fitxategiak eta sistemaren fitxategiak bereizteko). Horrela, Collabora Office aplikazioak plataforma desberdinekiko independentzia-maila handiena lortu dezake. Beraz, eginbide hau beharbada kendu egingo da etorkizunean.
Collabora Office 7.1 bertsioko ScriptForge liburutegiak FileSystem zerbitzua berria dauka, erabiltzaile-scriptetan fitxategiak eta karpetak maneiatzeko.
ChDir Testua As String
Testua: Direktorioaren bide-izena edo unitatea zehazten duen kate-adierazpena.
Uneko unitatea soilik aldatu nahi baduzu, sartu unitatearen letra eta ondoren bi puntu.
Sub ExampleChDir
Dim sDir1 As String, sDir2 As String
sDir1 = "C:\Test"
sDir2 = "D:\Private"
ChDir( sDir1 )
MsgBox CurDir
ChDir( sDir2 )
MsgBox CurDir
End Sub