Collabora Office 24.04 laguntza
Erregistroak fitxategi erlatiboetan edo byten sekuentziak fitxategi bitarretan idazten ditu.
Jarri [#]fileNum, [recordNum|filePos], aldagaia
fileNum: Idatzi nahi den fitxategia zehazten duen osoko adierazpen oro.
recordNum, filePos: Fitxategi erlatiboen kasuan (ausazko atzipen-fitxategiak), idatzi nahi den erregistroaren zenbakia.
Fitxategi bitarren kasuan (atzipen bitarra), fitxategian idazten hasi nahi duzun bytearen kokagunea.
variable: Fitxategian idatziko den aldagaiaren izena.
Fitxategi erlatiboei buruzko oharra: aldagaiaren edukia bat ez badator Open instrukzioko Len klausulan zehaztutako erregistroaren luzerarekin, azkena idatzi den erregistroaren eta hurrengo erregistroaren arteko zuriunea idazten ari zaren fitxategiko datuekin beteko da.
Fitxategi bitarrei buruzko oharra: aldagaien edukia zehaztutako kokagunean idazten da eta fitxategi-erakuslea zuzenean azken bytearen ondoren txertatzen da. Erregistroen artean ez da tarterik uzten.