Collabora Office 24.04 laguntza
Erregistroak fitxategi erlatibotik aldagaira edo byte-sekuentziak fitxategi bitarretik aldagaira irakurtzen ditu.
Ikus baita ere: PUT instrukzioa
Get [#]fitxategiZenbkia, [erregistroZenbakia|fitxategiPosizioa], aldagaia
fitxategiZenbakia: Fitxategi-zenbakia zehazten duen edozein zenbaki osoko adierazpen.
erregistroZenbakia: Ausazko moduan irekitako fitxategien kasuan, erregistroZenbakia irakurri nahi den erregistroaren zenbakia da.
Modu bitarrean irekitako fitxategien kasuan, fitxategiPosizioa fitxategiaren irakurketa hasten den byte posizioa da.
erregistroZenbakia eta fitxategiPosizioa ematen ez badira, fitxategiko uneko datu-erregistroko uneko posizioa erabiliko da.
aldagaia: Irakurriko den aldagaiaren izena. Edozein aldagai mota erabili daiteke, objektu-aldagaiak salbu.