Open instrukzioa

Datu-kanala irekitzen du.

Sintaxia:

Open instrukzioaren diagrama

atzitze-zatiaren diagrama

blokeo-zatiaren diagrama


Open pathname For mode [Access io] [locking] As [#]filenum [Len=recLen]

Parametroak:

pathname: Irekiko den fitxategiaren izena eta bide-izena. Ez dagoen fitxategi bat irakurtzen saiatzen bazara (Access = Read), errore-mezua agertuko da. Ez dagoen fitxategi batean idazten saiatzen bazara (Access = Write), fitxategi berria sortuko da.

mode: Fitxategi modua zehazten duen gako-hitza. Baliozko balioak hauek dira: Append (erantsi fitxategi sekuentzialari), Binary (datuak byten bidez eskuratu daitezke Get eta Put erabiliz), Input (datu-kanala irakurtzeko irekitzen du), Output (datu-kanala idazteko irekitzen du) eta Random (fitxategi erlatiboak editatzen ditu).

io: Atzitze-mota definitzen duen gako-hitza. Baliozko balioak: Read (irakurtzeko soilik), Write (irakurtzeko soilik), Read Write (biak).

locking: Fitxategi bat irekitakoan, haren segurtasun-egoera zehazten duen gako-hitza. Baliozko balioak: Shared (fitxategia beste aplikazio batzuen bidez ireki daiteke), Lock Read (fitxategia irakurketaren kontra babestuta dago), Lock Write (fitxategia idazketaren kontra babestuta dago), Lock Read Write (fitxategi-atzipena ukatzen du).

filenum: 0 eta 511 arteko edozein osoko adierazpen, libre dagoen datu-kanal baten zenbakia adierazteko. Ondoren, datu-kanalaren bidez komandoak pasatu ahal izango dira fitxategia atzitzeko. FreeFile funtzioak berehala zehaztu behar du fitxategi-zenbakia, Open instrukzioaren aurretik.

recLen: Fitxategien Random atzitzerako, ezarri erregistroen luzera.

note

Open instrukzioaren bidez irekitako fitxategien edukia soilik aldatu daiteke. Lehendik irekita dagoen fitxategia irekitzen saiatzean, errore-mezu bat agertuko da.


Adibidea:

note

Open instrukzioa fitxategi bat irekitzen saiatzen bada eta uneko erabiltzaileak ez badu irakurtzeko/idazteko baimenik, S/I errore bat sortuko da.


Emaguzu laguntza!