Collabora Office 24.04 laguntza
Gonbita bistaratzen du elkarrizketa-koadro batean, erabiltzaileak testua sartu ahal izateko. Sarrera aldagai bati esleitzen zaio.
InputBox instrukzioa testua elkarrizketa-bidez sartzeko metodo egokia da. Sarrera berresteko sakatu Ados edo Itzulera-tekla. Sarrera funtzioaren itzulera-balio gisa itzultzen da. Elkarrizketa-koadroa Utzi botoiaren bidez ixten baduzu, InputBox instrukzioak zero luzerako katea ("") itzultzen du.
InputBox (Prompt As String[, Title As String[, Default As String[, xpostwips As Integer, ypostwips As Integer]]]) As String
prompt: Elkarrizketa-koadroan mezu gisa bistaratzen den kate-adierazpena.
title: Elkarrizketa-koadroaren izenburu-barran bistaratutako kate-adierazpena.
default: Testu-koadroan lehenetsi gisa bistaratzen den kate-adierazpena, beste sarrerarik ematen ez bada.
xpostwips: Elkarrizketa-koadroaren kokagune horizontala zehazten duen osoko zenbakidun adierazpena. Kokagunea koordenatu absolutua da eta ez dagokio Collabora Office leihoari.
ypostwips: Elkarrizketa-koadroaren kokagune bertikala zehazten duen osoko zenbakidun adierazpena. Kokagunea koordenatu absolutua da eta ez dagokio Collabora Office leihoari.
xpostwips eta ypostwips erabiltzen ez badira, elkarrizketa-koadroa pantailaren erdian agertuko da. Kokagunea twip unitatetan zehazten da.
Katea
Sub ExampleInputBox
Dim sText As String
sTestua = InputBox ("Idatzi esaldi bat:","Erabiltzaile hori")
MsgBox ( sTestua , 64, "Esaldia berretsi")
End Sub