Collabora Office 24.04 laguntza
Glosario honetan Collabora Office Basic-ekin lan egitean ager daitezkeen termino tekniko batzuk azaltzen dira.
Map AppFont units are device and resolution independent. One Map AppFont unit is equal to one eighth of the average character (Systemfont) height and one quarter of the average character width.
Zenbakiak bihurtzean, Collabora Office Basic-ek sistemaren eskualde-ezarpenak erabiltzen ditu dezimalen eta milakoen bereizlea zehazteko.
Horrek eragina du bai bihurtze inplizituan (1 + "2,3" = 3,3 ), bai IsNumeric funtzioan.
Collabora Office Basic-en, koloreak osoko balio luze gisa tratatzen dira. Kolore-kontsultetako itzulera-balioa ere osoko balio luzea izaten da beti. Propietateak zehaztean, koloreak RGB kodearen bidez zehaztu daitezke. Kode hori osoko balio luze bihurtzen da RGB funtzioa erabiliz.
Collabora Office Basic-en, metodoaren parametro edo propietate batean espero den informazio unitatea zehaztu daiteke osoko edo osoko luze gisako adierazpenean unitaterik gabe, edo unitatea duen karaktereen kate bat bezala. Metodoari ez bazaio unitaterik ematen, dokumentu mota aktiboan definitutako unitate lehenetsia erabiliko da. Parametroa neurketako unitate bat duen karaktereen kate gisa ematen bada, ezarpen lehenetsiari ezikusi egingo zaio. Dokumentu mota baten neurketaren unitate lehenetsia ezartzeko erabili - (Dokumentu mota) - Orokorra.
A twip is a screen-independent unit which is used to define the uniform position and size of screen elements on all display systems. A twip is 1/1440th of an inch or 1/20 of a printer's point. There are 1440 twips to an inch or about 567 twips to a centimeter.
URLak (Uniform Resource Locators) normalean sareko ingurunean dauden baliabideen (adibidez, fitxategi-sistema bateko fitxategia) kokagunea zehazteko erabiltzen dira. URLa protokolo-adierazleak, ostalari-adierazleak eta fitxategiaren eta bide-izenaren adierazleak osatzen dute:
protokoloa://ostalari.izena/bide-izena/fitxtategia.html
URLak, gehienbat, Interneten erabiltzen dira web orriak zehazteko. Hona hemen protokoloen adibideak: http, ftp edo fitxategia. Fitxategia protokoloaren adierazlea fitxategi-sistema lokaleko fitxategi bati erreferentzia egiten zaionean erabiltzen da.
URL idazkerak ez du uzten zenbait karaktere berezi erabiltzen. Karaktere horiek beste karaktere batzuekin ordeztu edo kodetu egiten dira. Barra (/) bide-izenaren bereizle gisa erabiltzen da. Adibidez, ostalari lokaleko "Windows idazkerako" C:\Erabitzaileak\asier\Dokumentuak\fitxategia.odt fitxategiaren izena honako hau bihurtzen da URL idazkeran: file:///C:/Erabiltzaileak/asier/Dokumentuak/fitxategia.odt.