Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office makroak modulu-fitxategietan daude bilduta. Moduluak normalean liburutegi-karpetatan dauden elkartuta eta liburutegiak edukiontzietan daude elkartuta. Edukiontzi horiek zuzenean moduluak ere eduki ditzakete.
Liburutegiak makroen kategoria osoak edo aplikazio osoarenak talde handietan elkartzeko modu gisa erabiltzen dira. Moduluak sarritan funtzionaltasunaren arabera elkartzen dira, adibidez elkarrekintza motaren edo kalkulu motaren arabera. Banakako makroak azpierrutinak eta funtzioak dira. Beheko irudian, Collabora Office makro-liburutegien egitura hierarkikoaren adibide bat ikusi daiteke.
Irudia: Makro-liburutegien hierarkia.
Edukiontziak erabiltzaile-interfazearen bidez atzitu daitezke Collabora Office programa guztietan. Joan
aukerara Python makroen elkarrizketa-koadroa irekitzeko.'Hemengo makroa' zerrendan hiru liburutegi-edukiontzi erakusten dira:
Nire makroak: Collabora Office erabiltzailearentzako erabilgarri dauden makro pertsonalak.
Aplikazioaren makroak: Collabora Office aplikazioarekin ordenagailu erabiltzaile guztientzat instalatutako sistema-makroak
Dokumentu-makroak: Dokumentu bakoitzak dokumentuan bertan erabiltzaile guztientzat erabilgarri dauden makroak eduki ditzake.
Begiratu Saioaren informazioa eskuratzea Python scripten kokalekuak programazio bidez atzitzeko.
Kokaleku (edukiontzi) honetan dauden makroak instalazio-programak kopiatu zituen eta ordenagailuko edozein erabiltzailek erabil ditzake, eta edozein dokumentu irekik atzi ditzake edukiontzian biltegiratutako makroak. Administrazio-eskubideak behar dira horko makroak editatzeko edo berriak biltegiratzeko.
Collabora Office Macros edukiontziak fitxategi-sisteman duen kokapena sistema eragilearen araberakoa da:
Windows sistemetan: (Installation)\share\Scripts\python.
Linux eta macOS sistemetan: (Installation)/share/Scripts/python.
Edukiontzi hau Collabora Office erabiltzaileak soilik atzi dezake. Edozein dokumentu irekik atzi ditzake edukiontzian biltegiratutako makroak. Kokaleku honetako makroak Collabora Office erabiltzailearen profilean biltegiratzen dira.
'Nire makroak' edukiontziaren kokalekua erabiltzaile-espazioan dago eta sistema eragilearen araberakoa da:
Windowsen,
%APPDATA%\LibreOffice\4\user\Scripts\python.
Linuxen eta macOSen,
$HOME/.config/libreoffice/4/user/Scripts/python.
Dokumentu-makroak dokumentuan kapsulatuta daude eta hura irekitzen denean soilik daude erabilgarri.
Python makroak liburutegietan, moduluetan eta makroetan egon daitezke antolatuta. Erabili makro-liburutegien hierarkia gida modura makro berriak modulu-fitxategietan sortzean edo instalatzean, modulu-fitxategi berriak liburutegi-karpetatan sortzean edo liburutegi-karpeta berriak edukiontzietan sortzean.