Collabora Office 24.04 laguntza
Gertaerei makroak esleitu edo gertaeren entzuleak sortu ondoren, elkarrizketa-koadroen maneiatzaileak erabili daitezke. Horien printzipioa da zaindu behar diren gertaerekin mapatuta egongo diren UNO gako-hitzak edo metodoak sortzea. Gertaeren maneiatzaileak vnd.sun.star.UNO:<method_name> protokoloaren bidez metodoak exekutatzeko ardura du. Onartutako metodo guztiak (baita erabiliko ez direnak ere) definitzea behar duten entzuleek ez bezala, elkarrizketa-koadroen maneiatzaileek bi metodo soilik behar dituzte kontroleko script gakotuen gainean.
Hurbilketa horren abantailak honakoak dira:
Gertaerek gidatutako makroak maneiatzen duen kodea paketatzen du,
gertaerak eta makroen izenak elkar askatzen ditu, eta horrek eguneraketak mantentzea errazten du, batez ere makroak edo moduluak lekuz aldatzen direnean.
Mekanismo hori hemen dago azalduta Basic eta Python lengoaietarako, Access2Base dlgTrace elkarrizketa-koadroaren kopia inportatu bat erabilita. Salbuespenen maneiua eta lokalizazioa ez daude azalduta.
Esportatu Access2Base dlgTrace elkarrizketa-koadroa eta inportatu MyLib aplikazio-liburutegira.
Elkarrizketa-koadroen editorearen kontrol-propietateen panelaren barruan, erabili 'Gertaerak' fitxa makroen esleipenak osagaien esleipenekin ordezteko, eta idatzi erabili nahi diren metodoen izenak:
Ezarri Dump to file elkarrizketa-koadroaren botoiaren osagaiaren metodoari _dump2File izena
Aukeran, ezarri txtTracelog tekla-sakatzearen eta sagu-botoiaren sakatzearen gertaeren osagaien metodoei _openHelp izena
Aukeran, ezarri foku-gertaera jasotzen duen Ados botoiaren osagaiaren metodoari onOkHasfocus izena
Gertaerak esleitu zaizkien ekintzek vnd.sun.star.UNO: protokoloa aipatu behar dute.
createDialogWithHandler metodoa, com.sun.star.awt.DialogProvider2 zerbitzukoa, elkarrizketa-koadroa eta haren maneiatzailea ezartzeko erabiltzen da. Maneiatzaileak com.sun.star.awt.XDialogEventHandler interfazea inplementatzeko ardura du.
Osagaien metodo-izen guztiak esplizituki deklaratu behar dira elkarrizketa-koadroen maneiatzaile bat erabiltzean.
Adibide honetan, elkarrizketa-koadroa ordenagailuan dago.
# -*- coding: utf-8 -*-
from __future__ import unicode_literals
import uno, unohelper
from com.sun.star.awt import XDialogEventHandler
_DLG_PROVIDER = "com.sun.star.awt.DialogProvider2"
class Console(unohelper.Base, XDialogEventHandler):
""" Access2Base kontsola-maneiatzailea """
''' hemendik moldatua: « Créer un dialogue avec gestionnaire d'événements », egilea: JM Zambon
https://wiki.openoffice.org/wiki/FR/Documentation/Python/Creating_Dialog_with_Handler '''
def show(self):
dialog = self.getDialog("MyLib.dlgTrace", embedded=True)
dialog.Title = "Konsole"
dialog.execute()
def callHandlerMethod(self, dialog, event, method):
if method == '_dump2File':
event.Source.setLabel("dump requested")
scr = getBasicScript(script="_DumpToFile", module="Trace",
library='Access2Base')
scr.invoke((event,), (), ())
elif method == '_openHelp':
_msgbox('Not yet implemented')
dialog.endDialog(1)
else:
return False
def getSupportedMethodNames(self):
return ('_dump2File', '_openHelp')
def getDialog(self, libr_dlg: str, embedded=False):
""" Sortu elkarrizketa-koadro bat bere kokalekutik """
smgr = XSCRIPTCONTEXT.getComponentContext().ServiceManager
if embedded:
model = XSCRIPTCONTEXT.getDocument()
dp = smgr.createInstanceWithArguments(_DLG_PROVIDER, (model,))
location = "?location=document"
else:
dp = smgr.createInstanceWithContext(_DLG_PROVIDER, ctx)
location = "?location=application"
dlg = dp.createDialogWithHandler("vnd.sun.star.script:"+libr_dlg+location, self)
return dlg
# def getBasicScript() # see note
def _msgbox(prompt='', title=''):
''' MsgBox itsusia '''
import msgbox
mb = msgbox.MsgBox(uno.getComponentContext())
mb.addButton('Howdy')
mb.show(prompt,0,title)
def ConsoleHandler():
Console().show()
g_exportedScripts = (ConsoleHandler,)
Espero bezala, falta den onOkHasFocus metodoak salbuespen bat eragin du.
Begiratu Python deiak Collabora Office Basic lengoaiari orria getBasicScript errutinaren deskribapenari buruzko eta lengoaien scriptgintza gurutzatuaren exekuzioaren xehetasunei buruzko informazioa jasotzeko.
Adibide honetan, elkarrizketa-koadroa dokumentu batean kapsulatuta dago, eta ordenagailuan kokatuta egon daiteke.
' <MyLib>.<Handler> module
Public Sub Console_Show()
Dim dp as Object ' com.sun.star.awt.DialogProvider2
Dim dialog As Object ' com.sun.star.awt.XDialog, com.sun.star.awt.XDialogEventHandler
Dim eventHandler As Object ' com.sun.star.awt.XDialogEventHandler
dp = CreateUnoService("com.sun.star.awt.DialogProvider2")
dp.Initialize(Array(OsagaiHau)) ' dokumentuan kapsulatutako elkarrizketa-koadroa bada
eventHandler = CreateUnoListener("Console_", "com.sun.star.awt.XDialogEventHandler")
dialog = dp.createDialogWithHandler("vnd.sun.star.script:MyLib.dlgTrace?location=document", eventHandler)
dialog.Title = "Konsole"
dialog.execute()
End Sub ' <Handler>.Console_Show()
Private Function Console_callHandlerMethod(dialog as Object, _
event As com.sun.star.document.DocumentEvent, _
method As String) As Boolean
''' Intercept dialog events using .UNO protocol '''
Console_callHandlerMethod = True
Select Case method
Case "_dump2File"
event.Source.setLabel("dump requested")
With GlobalScope.BasicLibraries
If Not .IsLibraryLoaded("Access2Base") Then .LoadLibrary("Access2Base")
End With
Access2Base.Trace._DumpToFile
Case "_openHelp"
MsgBox "Not yet implemented",0 , "Howdy"
'dialog.endDialog(1) ordenagailuan oinarritutako elkarrizketa-koadroa bada
Case Else : Console_callHandlerMethod = False
End Select
End Function ' <Handler>.Console_callHandlerMethod
Private Function Console_getSupportedMethodNames()
Console_getSupportedMethodNames = Array("_dump2File", "_openHelp")
End Function ' <Handler>.Console _getSupportedMethodNames
' hemendik moldatua: « Créer un dialogue avec gestionnaire d'événements » egilea: JM Zambon
' https://wiki.openoffice.org/wiki/FR/Documentation/Python/Creating_Dialog_with_Handler
Espero bezala, falta den onOkHasFocus metodoak salbuespen bat sortu du.