Elkarrizketa-koadro bat irekitzea Python bidez

Collabora Office elkarrizketa-koadro estatikoak Elkarrizketen editorearekin sortzen dira eta toki batean baino gehiagotan gordetzen dira pertsonalak badira (Nire makroak), partekatuak badira (Aplikazioaren makroak) edo dokumentuan kapsulatutakoak badira. Elkarrizketa-koadro dinamikoak, berriz, exekuzio-garaiak eraikitzen dira Basic edo Python scriptetatik abiatuta, edo Collabora Office programak onartutako beste edozein lengoaia erabilita. Elkarrizketa-koadroak Python bidez irekitzea ondoren azaltzen da. Salbuespenen maneiua eta internazionalizazioa ez dira kontuan hartu, azalpenak argiagoak izan daitezen.

'Nire makroak' edo 'Aplikazio-makroak' elkarrizketa-koadroak

Beheko adibideek Access2Base Trace kontsola edo TutorialsDialog elkarrizketa-koadroa irekitzen dute honako Tresnak - Makroak - Exekutatu makroa menuarekin:

# -*- coding: utf-8 -*-
from __future__ import unicode_literals

def consoleDlg():
    ctx =XSCRIPTCONTEXT.getComponentContext()
    smgr = ctx.getServiceManager()
    dp = smgr.createInstanceWithContext("com.sun.star.awt.DialogProvider", ctx)
    dlg = dp.createDialog( "vnd.sun.star.script:Access2Base.dlgTrace?location=application")
    dlg.execute()
    dlg.dispose()

def tutorDialog():
    ctx =XSCRIPTCONTEXT.getComponentContext()
    smgr = ctx.getServiceManager()
    dp = smgr.createInstanceWithContext("com.sun.star.awt.DialogProvider", ctx)
    dlg = dp.createDialog("vnd.sun.star.script:Standard.TutorialsDialog?location=application")
    dlg.execute()
    dlg.dispose()

g_exportedScripts = (consoleDlg, tutorDialog)

Dokumentuetan kapsulatutako elkarrizketa-koadroak

Beheko adibideak berriki editatutako Dialog1 elkarrizketa-koadroa irekitzen du dokumentu batetik, Tresnak - Makroak - Exekutatu makroa menuarekin:

# -*- coding: utf-8 -*-
from __future__ import unicode_literals

def docDialog():
    """ Bistaratu dokumentu batean oinarritutako elkarrizketa-koadro bat """
    model = XSCRIPTCONTEXT.getDocument()
    smgr = XSCRIPTCONTEXT.getComponentContext().ServiceManager
    dp = smgr.createInstanceWithArguments( "com.sun.star.awt.DialogProvider", (model,))
    dlg = dp.createDialog( "vnd.sun.star.script:Standard.Dialog1?location=document")
    dlg.execute()
    dlg.dispose()

g_exportedScripts = (docDialog,)

Begiratu {instalazioa}/program/ direktorioan dagoen msgbox.py Pythonen elkarrizketa-koadro dinamikoen adibideak ikusteko.

Emaguzu laguntza!