Collabora Office 24.04 laguntza
Collabora Office Basic makroak deitu ditzakezu Python scriptetatik, horrela eginbide nabarmenak eskuratzeko, adibidez:
Egunkari-eginbide sinpleak Access2Base liburutegiko Trace kontsolatik,
InputBox eta MsgBox pantailako S/I funtzioak Basic-en oinarrituta, Python bidezko garapena errazteko,
Xray deiak Python scripten exekuzioa eteteko, aldagaien ikuskapenean laguntzeko.
Collabora Office Application Programming Interface (API) scriptgintzako lan-markoak lengoaien arteko scripten exekuzioa onartzen du Python eta Basic lengoaien kasuan, baina baita onartutako beste edozein programazio-lengoaiaren kasuan ere. Argumentuak atzera eta aurrera pasatu daitezke deietan, bi lengoaiek ezagutzen dituzten jatorrizko datu motak ordezkatzen badituzte, eta scriptgintzako lan-markoak haiek modu egokian bihurtuko dituztela onartuta.
Pythonen modulu estandarrak eta Collabora Office APIaren eginbideak ezagutzea gomendagarria da lengoaien arteko deiak egin baino lehen Pythonetik Basic, JavaScript edo beste edozein script-motorrera.
Python scriptsak Integrated Development Environment (IDE) batean exekutatzen direnean, Collabora Office aplikazioak kapsulatuta duen Basic motorra faltan egon daiteke. Saihestu Python-Collabora Office Basic deiak testuinguru horretan. Hala ere, Python ingurunea eta Universal Networks Objects (UNO) erabilgarri egongo dira beti. Begiratu IDE integratu bat konfiguratzea Python lengoaiarako informazio gehiago jasotzeko.
Collabora Office Basic makroak pertsonalak, partekatuak edo dokumentuetan kapsulatuak izan daitezke. Haiek exekutatzeko, Pythonen exekuzio-garaia hornitu behar da Basic makroen kokalekuekin. com.sun.star.script.provider.XScriptProvider interfazea inplementatuta, script exekutagarriak atzitu daitezke:
import uno
from com.sun.star.script.provider import Xscript
def getBasicScript(macro='Main', module='Module1', library='Standard',
isEmbedded=False) -> XScript:
'''Eskuratu Basic script objektua hari deitu baino lehen.'''
ctx = uno.getComponentContext()
smgr = ctx.ServiceManager
if isEmbedded:
desktop = smgr.createInstanceWithContext('com.sun.star.frame.Desktop', ctx)
scriptPro = desktop.CurrentComponent.getScriptProvider()
location = "document"
else:
mspf = smgr.createInstanceWithContext(
"com.sun.star.script.provider.MasterScriptProviderFactory", ctx)
scriptPro = mspf.createScriptProvider("")
location = "application"
scriptName = "vnd.sun.star.script:"+library+"."+module+"."+macro+ \
"?language=Basic&location="+location
xScript = scriptPro.getScript(scriptName)
return xScript
com.sun.star.script.provider.XScript interfazearen Collabora Office Software Development Kit (SDK) dokumentazioak lengoaien arteko deiak egiteko hitzarmenak xehe azalduta ditu. Funtzioak deitzeko beharrezkoak dira hiru matrize:
lehenak deitutako errutinaren argumentuak zerrendatzen ditu
bigarrenak aldatutako argumentuak identifikatzen ditu
hirugarrenak itzulitako balioak biltegiratzen ditu
results = script.invoke((prompt,buttons,title), (), ())
script.invoke((message,), tuple, ())
script.invoke((args), (), results)
Sarrera/irteera pantailara ataleko adibideek Pythonetik Basic lengoaiara deiak egiteko moduak xehe azaltzen dituzte. Dokumentu-gertaerak monitorizatzea atalak azaltzen du nola erabili *args Python hitza Access2Base egunkari-kontsolaren elkarrizketa-koadroan parametro kopuru aldakorra inprimatzeko.
Garapan-denboran Python scripta gelditu dezakezu, Xray hedapena erabilita, UNO objektuen propietateak eta metodoak ikuskatzeko. Hedapenen APSO araztaileak objektuen barne-behaketa ahalbidetzen du Xray erabilita edo MRI hedapenak erabilita.
def xray(myObject):
script = getBasicScript(library="XrayTool", module="_Main", macro="Xray")
script.invoke((myObject,), (), ())
*argsPython sintaxi sinplifikatua erabili daiteke argumentu kopuru aldakorra onartzen duten Collabora Office Basic errutinekin batera. Azpiko Print eta SUM Python funtzioek beren Basic Print eta SUM parekoei deitzen diete, goian aipatutako getBasicScript funtzioak. Salbuespenen maneiua ez dago azalduta.
# -*- coding: utf-8 -*-
from __future__ import unicode_literals
def Print(*args):
"""Zehaztutako kateen edo zenbakizko adierazpenen irteera elkarrizketa-koadro batean."""
xScript = getBasicScript("Print", "Scripting", embedded=True)
xScript.invoke((args), (), ())
def SUM(*args):
"""BATU zehaztutako zenbakizko adierazpena."""
xScript = getBasicScript("SUM", "Scripting", embedded=True)
res = xScript.invoke((args), (), ())
return res[0]
# def getBasicScript() # see above
def playWithArgs():
Print("Fun with *args ", -9.81, 297864.681974, 8762E-137)
Print(SUM(45, -9.81, 297864.681974))
Print(SUM(45, -9.81, 297864.681974, 8762E+137))
g_exportedScripts = (playWithArgs,)
Collabora Office Basic lengoaiako Print eta SUM errutinek, dokumentuetan oinarritutakoek, argumentuen kopuru aldakorra onartzen dute. Private edo Public atributuek ez dute eraginik. Argumentuen motaren egiaztatzea saltatu egin da, argibidea argiagoa izan dadin.
Option Compatible ' "Standard.Scripting" module
Option Explicit
Private Sub Print(ParamArray args() As Variant, Optional sep As String = " ")
''' Inprimatu zenbaki aldakorreko elementu-zerrenda '''
' CStr() argumentu bihurgarri guztiak onartzen dira
Dim str As String, i As Integer
If UBound(args) >= 0 Then
For i = 0 To UBound(args)
str = str + Cstr(args(i))+ sep
Next i
End If
Print str
End Sub ' Standard.Scripting.Print()
Public Function SUM(ParamArray args() As Variant) As Variant
''' BATU zenbakien zerrenda aldakorra '''
Dim ndx As Integer
If UBound(args) >= 0 Then
For ndx = 0 To UBound(args)
SUM = SUM + args(ndx)
Next ndx
End If
End Function ' Standard.Scripting.SUM()