Collabora Office 24.04 laguntza
Sortu duzun elkarrizketa-koadro baten Collabora Office BASIC leihoan, egin klik elkarrizketa-koadroari esleitutako moduluaren izen-fitxan, elkarrizketa-koadroen editoretik irteteko. Izen-fitxa leihoaren behealdean dago.
Sartu ondorengo kodea Dialog1Show izeneko azpierrutinarentzat. Adibide honetan, sortu duzun elkarrizketa-koadroaren izena "Dialog1" da:
Sub Dialog1Show
With GlobalScope.BasicLibraries
If Not .IsLibraryLoaded("Tools") Then .LoadLibrary("Tools")
End With
oDialog1 = Tools.ModuleControls.LoadDialog("Standard", "Dialog1")
oDialog1.Execute()
End Sub
"LoadDialog" erabili gabe, kodeari honela dei diezaiokezu:
Sub Dialog1Show
DialogLibraries.LoadLibrary("Standard")
oDialog1 = CreateUnoDialog( DialogLibraries.Standard.Dialog1 )
oDialog1.Execute()
End Sub
Kode hori exekutatzean, "Dialog1" irekitzen da. Elkarrizketa-koadroa ixteko, sakatu titulu-barrako ixte-botoia (x).