Collabora Office 24.04 laguntza
Access2Base Collabora Office BASICen aplikazio-garatzaileek (negozioetarako edo erabilera pertsonalerako) edo erabiltzaile aurreratuek erabili dezaketen makro-liburutegia da. "LibreOfficen makroak eta elkarrizketak" karpetan dauden liburutegietako bat da.
Inplementatutako makroek eskaintzen dituzten funtzionaltasunak sortzeko ideia Microsoft Access aplikaziotik hartu da. Makroak Collabora Office Base aplikaziotik deitzen dira batez ere, baina beste edozein Collabora Office dokumentutan ere (Writer, Calc...) erabili daiteke, datu-base bateko datuak atzitzeak zentzurik duenean.
Access2Base liburutegiaren APIa (azplikazio-programaziorako interfazea) UNOren API estandarra baino laburragoa, intuitiboagoa eta ikasteko errazagoa izateko dago pentsatuta.
Liburutegia linean dago dokumentatuta, webgune honetan: http://www.access2base.com.
inprimakiak, elkarrizketa-koadroak eta kontrolak maneiatzeko API sinplifikatu eta hedagarria, Microsoft Access aplikazioaren objektu-ereduaren antzekoa.
taulak, kontsultak, erregistro multzoak eta eremuak dituzten datu-baseetan sartzeko APIa,
haiei dagozkien Microsoft Access makroen/ekintzen sintaxi bera duten akzioak,
DLookup, DSum... datu-base funtzioak,
laburdura idazkeraren euskarria, hala nola, Inprimakiak!NireInprimakia!NireKontrola
gehi
errore- eta salbuespen-kudeatzaile koherentea,
inprimaki-, elkarrizketa- eta kontrol-gertaerak programatzeko funtzioak eta
kapsulatutako inprimakien eta inprimaki autonomoen (Writer) euskarria.
REM Open a form ...
OpenForm("myForm")
REM Move a form to new left-top coordinates ...
Dim ofForm As Object ' In VBA => Dim ofForm As Form
Set ofForm = Forms("myForm")
ofForm.Move(100, 200)
REM Get the value of a control ...
Dim ocControl As Object
ocControl = ofForm.Controls("myControl")
MsgBox ocControl.Value
REM Hide a control ...
ocControl.Visible = False
REM ... or alternatively ...
setValue("Forms!myForm!myControl.Visible", False) ' Shortcut notation
' In VBA => Forms!myForm!myControl.Visible = False