Marrazki-objektuen propietateak barra
Marrazki-objektuaren propietateak barra ikus dezakezu Writer eta Calc-en. Hautatu Ikusi - Tresna-barrak- Marrazki-objektuaren propietateak menua. Kontrolak gaituta egongo dira marrazketako objektu bat hautatuta dagoenean. Lehenetsi gisa, ikono desberdin batzuk ikusiko dituzu, uneko dokumentua testu-dokumentua edo kalkulu-orria izatearen arabera.
Gezi-estiloa
Gezi-puntak tresna-barra irekitzen du. Hautatutako marraren muturraren estiloa definitzeko, erabili aukeran dauden ikurrak.
Marra-estiloa
Hautatu erabili nahi duzun marra-estiloa.
Line Thickness
Select the thickness for the line. You can append a measurement unit. A zero line thickness results in a hairline with a thickness of one pixel of the output medium.
Marra-kolorea
Hautatu marraren kolorea.
Arearen estiloa/betetzea
Hautatu hautatutako marrazkian aplikatu nahi duzun betegarri mota.
Aingura-aukera desberdinen artean txandakatzea ahalbidetzen du.
Ekarri aurrera
Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren goialdera eramaten du. Horrela, beste objektuen aurretik egongo da.
Eraman atzera
Hautatutako objektua pilaketa-ordenaren behealdera eramaten du. Horrela, beste objektuen atzetik egongo da.


