Tresna-barrak
Atal honetan Collabora Office Writerren erabilgarri dauden tresna-barren ikuspegi orokorra eskaintzen da. Collabora Office aplikazioko tresna-barren konfigurazio lehenetsia deskribatzen da informazio orokor honetan.
'Buletak eta zenbakitzea' barra
Buletak eta zenbakitzea barrak zerrenda-paragrafoen egitura aldatzeko funtzioak ditu, haien ordena eta zerrenda-maila aldatzeko funtzioak barne.
Marrazkia barra
Marrazkia barrak sarritan erabiltzen diren editatze-tresnak ditu. Egin klik ikono baten ondoko gezian komando osagarriak dituen tresna-barra irekitzeko.
Marrazki-objektuen propietateak barra
Marrazki-objektuaren propietateak barra ikus dezakezu Writer eta Calc-en. Hautatu Ikusi - Tresna-barrak- Marrazki-objektuaren propietateak menua. Kontrolak gaituta egongo dira marrazketako objektu bat hautatuta dagoenean. Lehenetsi gisa, ikono desberdin batzuk ikusiko dituzu, uneko dokumentua testu-dokumentua edo kalkulu-orria izatearen arabera.
Inprimaki-kontrolak
Inprimaki-kontrolak tresna-barrak edo azpimenuak inprimaki dinamikoak sortzeko behar diren tresnak ditu. Tresna-barra edo azpimenua erabili dezakezu inprimaki bati kontrolak gehitzeko testuko, marrazkiko, kalkulu-orriko, aurkezpeneko edo HTML formatuko dokumentu batean. Adibidez, makro bat exekutatzen duen botoi bat gehitu dezakezu.
Inprimaki-nabigazioaren barra
Inprimakiko nabigazioa barrako ikonoekin datu-baseetako taulak edita ditzakezu, eta datu-ikuspegia kontrolatu ere bai. Datu-base batera estekatutako eremuak dituen dokumentuetan agertzen da barra, behealdean.
Markoa barra
Marko bat hautatutakoan, Markoa barrak markoa formateatzeko eta kokatzeko funtzio garrantzitsuenak eskaintzen ditu.
Irudia barra
Irudia barrak hautatutako bit-maparen grafikoak formateatzeko eta kokatzeko funtzioak ditu.
Txertatu
Tresna-barrak markoak, grafikoak, taulak eta beste objektu batzuk txertatzeko hainbat funtzio ditu.
LibreLogo
LibreLogo Logo lengoaiaren antzeko programazio-ingurune sinple eta lokalizatuta da, dortoka-grafiko bektorialak dituena informatika (programazioa eta hitz-prozesamendua), maketazioa eta diseinu grafikoa irakasteko. Ikusi http://www.numbertext.org/logo/librelogo.pdf.
Posta-konbinazioa tresna-barra
Posta-konbinazioa tresna-barrak posta-konbinazioko prozesuaren azken urratsetarako komandoak ditu.
OLE objektu-barra
OLE objektua barra agertzeko, objektuek hautatuta egon behar dute. Barra horrek objektuei formatua emateko eta kokatzeko funtziorik garrantzitsuenak ditu.
Taula barra
Taula barrak taulekin lan egitean behar diren funtzioak ditu. Kurtsorea taularen barrura eramatean agertzen da.
Testu-objektua barra
Marrazki-objektuetako testua formateatzeko komandoak ditu. Testu-objektua barra marrazki-objektuan klik bikoitza eginez agertzen da.
'Aldaketen jarraipena' tresna-barra
Fitxategiko aldaketen jarraipena egiteko erabili daitezkeen komandoak ditu.
'Sailkapena' tresna-barra
Sailkapena barrak dokumentuen tratamendu seguruan laguntzeko tresnak ditu.
Sailkapena tresna-barrak zenbait zerrenda-koadro ditu dokumentuaren segurtasuna hautatzen laguntzeko, bai BAF kategoria-politikaren arabera, bai BAILS mailen arabera. Collabora Office aplikazioak eremu pertsonalizatuak gehituko ditu dokumentu-propietateetan (Fitxategia - Propietateak, Propietate pertsonalizatuak fitxa), sailkapen-politika dokumentuaren metadatu gisa biltegiratzeko.