Testu-tauletako errenkada eta zutabeei tamaina aldatzea
Gelaxken eta zutabeen zabalera eta errenkaden altuera alda ditzakezu.
Zutabe eta gelaxken zabalera aldatzea
Zutabe baten zabalera aldatzeko
Egin ekintza hauetako bat:
-
Jarri saguaren erakuslea zutabea banatzen duen marraren gainean erakuslea ikono bereizlea bihurtu arte, eta orduan, arrastatu marra beste kokaleku batera.
-
Jarri saguaren erakuslea erregelan zutabea banatzen duen marraren gainean erakuslea ikono bereizlea bihurtu arte, eta orduan, arrastatu marra beste kokaleku batera.
-
Eutsi sakatuta ⌘Ctrl teklari eta, ondoren, egin klik eta arrastatu marra bat marra horren eskuinean edo gainean dauden gelaxka guztiak modu proportzionalean eskalatzeko.
-
Kokatu kurtsorea zutabeko gelaxka batean, eutsi sakatuta ⌘Alt teklari eta sakatu ← edo → tekla.
-
Orrialdearen ezkerreko ertzetik taularen ertzera dagoen distantzia handitzeko, eutsi sakatuta ⌘Alt+⇧ teklei eta sakatu → tekla.
Gezi-teklek portaera zehaztu daiteke Collabora Office - HobespenakTresnak - Aukerak - Collabora Office Writer - Taula atalean, nahi diren aukerak Teklatuaren maneiua arean hautatuta.
Gelaxka baten zabalera aldatzeko
Mantendu ⌥+⌘Alt+Ctrl, eta sakatu ezker edo eskuin gezi-tekla
Errenkaden altuera aldatzea
Errenkada baten altuera aldatzeko, kokatu kurtsorea errenkadako gelaxka batean, mantendu ⌥ Alt tekla, eta sakatu gorako edo beherako gezi-tekla.
Taula osoaren tamaina aldatzea
Taulen zabalera eta altuera aldatzeko, egin ekintza hauetako bat:
-
Egin klik taularen barruan. Erregeletan, arrastatu area zuriaren eta grisaren arteko ertza taulari tamaina aldatzeko.
-
Egin klik taularen barruan. Aukeratu elkarrizketa-koadroa irekitzeko, eta ezarri zenbakien propietateak.
Testua taula baten alboetan egokitzeko eta bi taula elkarren ondoan antolatzeko, taulak marko baten barruan txertatu behar dira. Egin klik taularen barruan, sakatu ⌘Ctrl+A bi aldiz taula osoa hautatzeko eta aukeratu Txertatu - Markoa.
HTML orrietako taulek ez dute eskaintzen OpenDocument formatuko taulak bezainbeste propietate eta komando.