Zer inprimatuko den hautatzea
Dokumentu bateko banakako orrialdeak, orrialde-barruti bat edo hautapen bat inprimatzea hautatu daiteke.
Orrialde bakarra inprimatzea
-
Aukeratu , Inprimatu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
-
Barrutia eta kopiak sekzioan, hautatu Orrialdeak aukera. Testu-koadroak uneko orrialde-zenbakia erakutsiko du.
-
Sartu inprimatu nahi den orrialdearen zenbakia.
-
Ezkerreko aurrebista-koadroak orrialde hautatua erakutsiko du.
Orrialde-barruti bat inprimatzea
-
Hautatu aukera Inprimatu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
-
Barrutia eta kopiak sekzioan, hautatu Orrialdeak. Testu-koadroak uneko orrialde-zenbakia erakutsiko du.
-
Sartu inprimatu nahi diren orrialdeen zenbakiak.
-
Erabili - orrialde-barruti bat adierazteko. Adibidez, 1-4 ezartzen bada, 1 eta 4 arteko orrialdeak inprimatuko dira.
-
Barruti partzialak ere onartzen dira: -5 aukerak 5. orrialdearen artekoak inprimatuko ditu; 10- aukerak 10. orrialdetik dokumentuaren amaierara daudenak inprimatuko ditu.
-
Erabili , edo ; orrialde-zerrenda bat adierazteko. Adibidez, 1,3;7 aukerak 1., 3. eta 7. orrialdeak inprimatzen ditu. Zuriuneak hautazkoak dira: 1, 3, 7 aukerak ere berdin funtzionatzen du.
-
Konbinazioak ere ezarri daitezke. Adibidez, 1, 3, 5-10, 15- aukerak 1. eta 3. orrialdeak, 5. orrialdetik 10.era eta 15. orrialdetik dokumentuaren amaierara arte inprimatzen ditu.
-
-
Ezkerreko aurrebista-koadroak orrialde hautatuak erakutsiko ditu.
Testuen edo grafikoen hautapen bat inprimatzea
-
Hautatu inprimatuko den edukia
-
Hautatu aukera Inprimatu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
-
Barrutia eta kopiak sekzioan, aukeratu Hautapena,
-
Aurrebista-koadroak hautatutako materiala erakutsiko du.