Orrialde-jauziak txertatzea eta ezabatzea
Orri-jauzi bat eskuz txertatzeko
-
Egin klik dokumentuan, orrialde berria hastea nahi duzun lekuan.
-
Sakatu ⌘Ctrl+⏎.
Eskuzko orri-jauzi bat ezabatzeko
-
Egin klik atzetik eskuzko orrialde-jauzia duen orrialdeko lehen karakterearen aurrean.
-
Sakatu 'Backspace' tekla (atzerako tekla).
Taula baten aurreko eskuzko orri-jauzi bat ezabatzeko
-
Egin klik eskuineko botoiaz taulan eta aukeratu Taula.
-
Egin klik Testu-fluxua fitxan.
-
Garbitu Jauzia kontrol-laukia.
Orrialde-diseinu bertikala eta horizontala azkar txandakatzeko
Irakurri Orrialde-orientazioa aldatzea laguntza-orria orrialdeen orientazioaren inguruan definitu daitezkeen beste konfigurazio aurreratu batzuk ikasteko.