Ordenatutako zerrenda baten zenbakitzea aldatzea
Ordenatutako zerrenda bateko paragrafo baten zenbakitzea kendu edo zerrendaren hasierako zenbakia aldatu daiteke.
Ordenatutako zerrenda bateko paragrafo bati zenbakia kentzeko
-
Egin klik zenbakitzea kendu nahi diozun paragrafoaren lehen karakterearen aurrean.
-
Egin ekintza hauetako bat:
-
Zerrendako buletaren maila hierarkikoa aldatzeko, egin klik paragrafoaren aurrean eta sakatu 'Backspace' tekla (atzerako tekla).
-
Paragrafoaren zenbakia eta koska kentzeko, sakatu Formatua barrako Zerrendarik ez ikonoa. Dokumentua HTML formatuan gordetzen bada, zenbakitutako zerrenda bereizi bat sortuko da uneko paragrafoari jarraitzen dioten zenbakitutako paragrafoekin.
Ordenatutako zerrenda baten hasierako zenbakia aldatzeko
-
Egin klik ordenatutako zerrendako edozein lekutan.
-
Aukeratu eta egin klik fitxan.
-
Sartu zerrenda hasteko erabili nahi duzun zenbakia koadroan.
-
Sakatu Ados.