Zutabeak
Zehaztu zutabe-zabaleraren propietateak.
Egokitu taula-zabalera
Taularen zabalera handitzen edo txikitzen du zutabearen zabalera aldatzean. Aukera hau ez dago erabilgarri Automatikoa lerrokatzea edo Erlatiboa zabalera hautatu bada Taula fitxan, edo taulako errenkadaren bat hautatu bada.
Doitu zutabeak proportzionalki
Aldatu gainerako zutabeen zabalera aldatzen ari den zutabearen ehuneko berean. Adibidez, zutabearen tamaina erdira murrizten bada, gainerako zutabeak ere erdira murriztuko dira. Aukera hori erabiltzeko, Moldatu taula-zabalera aukerak gaituta egon behar du.
Geratzen den lekua
Zutabeen zabalera doitzeko erabilgarri dagoen tartea bistaratzen du. Taularen zabalera ezartzeko, egin klik Taula fitxan.
Zutabe-zabalera
Zehaztu taularen zutabe-zabalerak.
Zutabe-zabalerak
Sartu zutabearen zabalera.
Ezker-gezia
Uneko zutabearen ezkerretara dauden zutabeak bistaratzen dira.
Eskuin-gezia
Uneko zutabearen eskuinetara dauden zutabeak bistaratzen dira.