Trukatu datu-basea
Aldatu uneko dokumentuaren datu-iturburuak. Txertatutako eremuen edukia behar bezala bistaratzeko, ordezko datu-baseak eremu-izen berdinak eduki behar ditu.
Adibidez, gutun-ereduan helbideen datu-baseko helbide-eremuak txertatu badituzu, datu-base hori helbideen beste datu-base batekin truka dezakezu beste helbide batzuk txertatzeko.
Trukatu datu-basea
Elkarrizketa-koadro horretan datu-base bat alda dezakezu aldi bakoitzean.
Erabiltzen ari diren datu-baseak
Une honetan erabiltzen ari diren datu-baseak zerrendatzen dira. Uneko dokumentuak gutxienez zerrendako datu-base bakoitzeko datu-eremu bat dauka.
Datu-base erabilgarriak
Collabora Office aplikazioan erregistratu diren datu-baseak zerrendatzen ditu.
Arakatu
Opens the Open dialog to select a database file (*.odb). The selected file is added to the Available Databases list.
Definitu
Uneko datu-iturburua ordezten du Datu-base erabilgarriak zerrendak hautatu duzun datu-iturburuarekin.
Datu-baseak trukatzeko:
Ziurtatu bi datu-baseen eremu-izenak eta motak bat datozela.
-
Egin klik dokumentuan, zeinen datu-iturburua aldatu nahi duzun.
-
Aukeratu .
-
Erabiltzen ari diren datu-baseak zerrendan, hautatu ordeztu nahi duzun datu-basearen taula.
-
Datu-base erabilgarriak zerrendan, hautatu ordezko datu-basearen taula.
-
Sakatu Definitu.