Eremuak
Eremu bat txertatzen du kurtsorearen uneko kokagunean. Elkarrizketa-koadroak erabilgarri dauden eremu guztiak zerrendatzen ditu.
Txertatu
Hautatutako eremua kurtsorea dagoen tokian txertatzen du. Elkarrizketa-koadro hori irekita dagoen bitartean, eremuak txerta ditzakezu dokumentuan. Elkarrizketa-koadroa ixteko, egin klik Itxi botoian.