Tresnak barra
Tresnak barrak sarritan erabiltzen diren funtzioak ditu.
Handiagotu
Formularen bistaratze-eskala %25 handitzen du. Uneko zoom-faktorea egoera-barran erakutsiko da. Erabilgarri dauden zoom-aukeren hautapen bat ikusteko, joan laster-menura. Laneko arearen laster-menuak ere zoom egiteko komandoak ditu.
Txikiagotu
Formularen bistaratze-eskala %25 txikitzen du. Uneko zoom-faktorea egoera-barran erakutsiko da. Erabilgarri dauden zoom-aukeren hautapen bat ikusteko, joan laster-menura. Laneko arearen laster-menuak ere zoom egiteko komandoak ditu.
Show AllOptimal View
Formula osoa bistaratzen du, tamainarik handienean, elementu guztiak agertu daitezen. Formula txikitu edo handitu egingo da bere elementu guztiak laneko arean bistaratu daitezen. Uneko zoom-faktorea egoera-barran erakutsiko da. Erabilgarri dauden zoom-aukeren hautapen bat ikusteko, joan laster-menura. Laneko arearen laster-menuak ere zoom egiteko komandoak ditu. Zoom egiteko komandoak eta ikonoak Math dokumentuetan soilik daude eskuragarri, eta ez kapsulatutako Math dokumentuetan.
Resizes the display to include all of the objects on the slidepage.
Eguneratu
Komando horrek dokumentuaren leihoko formula freskatzen du.
Komandoak leihoan egiten diren aldaketak automatikoki freskatzen dira Freskatu ikuspegia automatikoki aktibatuta badago.
Formula-kurtsorea
Erabili Tresnak barrako ikono hori formula-kurtsorea aktibatzeko eta desaktibatzeko. Komandoak leihoko formulan kurtsorea kokatuta dagoen zatia ertz fin batekin markatzen da formula-kurtsorea aktibo dagoenean.
Ikurrak
Ikurrak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, formulan txertatu daitekeen ikur bat hautatu ahal izateko.