Laster-teklak erabiltzea Collabora Office Impressen
Teklatua erabil dezakezu Collabora Office Impresseko komandoak eskuratzeko eta laneko arean nabigatzeko. Collabora Office Impressek Collabora Office Draw aplikazioko laster-tekla berdinak erabiltzen ditu marrazki-objektuak sortzeko.
Leku-markak hautatzea
Collabora Office Impressen diseinu automatikoek leku-markak erabiltzen dituzte diapositibaren izenbururako, testurako eta beste objektu batzuetarako. Leku-marka bat hautatzeko, sakatu ⌘Ctrl+⏎. Hurrengo leku-markara joateko, sakatu ⌘Ctrl+⏎ berriro.
⌘Ctrl+⏎ sakatzen bada azken leku-markara iritsi ondoren, diapositiba berria txertatuko da uneko diapositibaren ondoren. Diapositiba berriak uneko diapositibaren diseinu bera izango du.
Diapositiba-aurkezpenean
Diapositiba-aurkezpen bati hasiera emateko
Diapositiba-aurkezpen bat hasieratik hasteko, sakatu F5.
Diapositiba-aurkezpen bat uneko diapositiban hasteko, sakatu ⇧+F5.
Joan hurrengo diapositibara edo hurrengo animazio-efektura
Zuriune-barra
Joan hurrengo diapositibara objektuen animazio-efekturik erreproduzitu gabe
⌥Alt+PageDown
Itzuli aurreko diapositibara
⌥Alt+PageUp
Joan diapositiba jakin batera
Idatzi diapositibaren orrialde-zenbakia eta sakatu ⏎.
Gelditu diapositiba-aurkezpena
Esc edo -.
Diapositiba-sailkatzailea
Diapositiba-sailkatzailera joandakoan, sakatu Sartu fokua teklatutik laneko areara pasatzeko. Bestela, sakatu F6 laneko areara nabigatzeko, eta orduan, sakatu ⏎.
Diapositibak hautatzea eta desautatzea
Erabili gezi-teklak hautatu nahi duzun diapositibara nabigatzeko, eta sakatu Zuriune-barra. Hautapenari gehitzeko, erabili gezi-teklak gehitu nahi duzun diapositibara nabigatzeko, eta sakatu berriro Zuriune-barra. Diapositiba bat desautatzeko, nabigatu diapositibara eta sakatu Zuriune-barra.
Diapositibak kopiatzea:
-
Erabili gezi-teklak kopiatu nahi den diapositibara joateko, eta ondoren sakatu ⌘Ctrl+C.
-
Joan kopiatutako diapositiba itsatsi nahi den diapositibara, eta ondoren sakatu ⌘Ctrl+V.
Diapositibak lekuz aldatzea:
-
Erabili gezi-teklak lekuz aldatu nahi den diapositibara joateko, eta ondoren sakatu ⌘Ctrl+X.
-
Kokatu kurtsorea diapositiba kokatu nahi den tokian, eta sakatu ⌘Ctrl+V.
-
Hautatu uneko diapositibaren aurretik edo ondoren, eta sakatu Ados.