Konexioak
Datu-iturburuen konexioak nola multzotzen diren definitzen du.
Konexioak aukeraren bidez, jadanik beharrezkoak ez diren konexioak ez direla berehala ezabatuko eta denbora-tarte batez mantenduko direla ezarri daiteke. Datu-iturburuarekin konexio berria sortu behar bada tarte horretan, konexio librea erabili daiteke horretarako.
Konexio multzoa
Konexioen multzotzea gaituta
Hautatutako konexioak multzotuko diren ala ez zehazten du.
Collabora Office(e)k ezagutzen dituen kontrolatzaileak
Definitutako konexio-datuen eta kontrolatzaileen zerrenda bistaratzen du.
Uneko kontrolatzailea
Unean hautatutako kontrolatzailea zerrendaren azpialdean bistaratzen da.
Gaitu multzotzea kontrolatzaile honentzat
Hautatu zerrendako kontrolatzaile bat eta markatu Gaitu multzotzea kontrolatzaile honentzat kontrol-laukia bere konexioa multzotzeko.
Denbora-muga (segundotan)
Multzotutako konexioa askatu aurretik igaroko den denbora definitzen du, segundotan. Denbora hori 30 eta 600 segundo artekoa izango da.