Orokorra
Marrazki- edo aurkezpen-dokumentuen aukera orokorrak definitzen ditu.
Testu-objektuak
Onartu edizio bizkorra
Gaituta badago testu-objektua klik egin eta berehala editatu daiteke. Desgaituta badago klik bikoitza egin behar da editatzeko.
Testu-areak bakarrik hautagarri
Testu baten klik egitean haren testu-koadroa hautatuko den ala ez zehazten du.
Testuarekin bete gabe dagoen testu-koadro baten arean posible da koadroaren atzean dagoen objektuak hautatzea.
Ezarpenak
Erabili atzeko planoko cachea
Diapositiba nagusian objektuak bistaratzeko, cachea erabiliko den ala ez zehazten du. Cacheak bistaratzea bizkortzen du. Kendu marka Erabili atzeko planoko cachea aukerari aldatutako edukia diapositiba nagusian bistaratzea nahi baduzu.
Kopiatu lekuz aldatzean
Gaituta badago, kopia bat sortuko da objektu bat lekuz aldatzean, teklari sakatuta eusten bazaio. Ekintza bera gertatuko da objektua biratzean eta tamainaz aldatzean. Jatorrizko objektua uneko kokalekuan eta tamainan mantenduko da.
Objektuak beti mugigarri
Biratu tresna gaituta objektu bat lekuz aldatu nahi duzula zehazten du. Objektuak beti mugigarri ez bada hautatu, Biratu tresna objektu bat biratzeko soilik erabil daiteke.
Ezarri zirkuluan: ez desitxuratu (marrazkietan soilik)
Bézier puntuen eta 2D marrazki-objektuen elkarren arteko lerrokatze erlatiboa mantentzen du, objektua desitxuratzen duzunean.
Neurketa-unitatea
Aurkezpenen neurri-unitatea zehazten du.
Tabulazioa
Tabulazioen arteko tarteak definitzen ditu.
