Orokorra
Kalkulu-orrien dokumentuen ezarpen orokorrak definitzen ditu.
Metrika
Neurri-unitatea
Kalkulu-orrietako neurri-unitatea zehazten du.
Tabulazioa
Tabulazioen distantzia zehazten du.
Sarrera-ezarpenak
Sakatu ⏎ hautapena mugitzeko
⏎ tekla sakatutakoan kurtsoreak kalkulu-orrietan zein noranzko izango duen zehazten du.
Sakatu ⏎ edizio modura aldatzeko
Kalkulu-orri batean ⏎ teklak duen portaera zehazten du. Aukera hau markatzen bada, ⏎ teklak gelaxka-edukiak editatzeko moduan jarriko ditu.
Kendu marka aukera honi ⏎ teklaren bidez uneko gelaxkaren azpiko gelaxka hautatzeko.
If a range of cells is selected, each time Enter is pressed it will select the next cell inside the range, according to the direction selected in Press Enter to move selection. Hence, enabling both options is useful when entering values into a range of cells sequentially.
Zabaldu formateatua
Hautatutako gelaxkaren formatu-atributuak alboko gelaxka hutsetan automatikoki aplikatu behar diren zehazten du. Adibidez, hautatuko gelaxkaren edukiak 'Lodia' atributua badu, atributu hori alboko gelaxketan ere aplikatuko da. Lehendik formatu berezia duten gelaxkak ez dira aldatuko funtzio honekin. Barrutia ikusteko, sakatu + * (zenbakizko teklatuko biderketa-ikurra) lasterbidea. Barrutian txertatzen diren balio berri guztiei ere aplikatzen zaie formatua. Lehenetsitako ezarpen normalak aplikatuko dira barrutitik kanpoko gelaxketan.
Zabaldu erreferentziak, zutabe/errenkada berriak txertatzean
Erreferentzia-barrutiaren alboan zutabeak edo errenkadak txertatzean, erreferentziak hedatuko diren zehazten du. Zutabea edo errenkada txertatzen den erreferentzia-barrutiak gutxienez bi gelaxka izan behar ditu txertatzea egin nahi den norabidean.
Adibidea: Formula batean erreferentzia egiten bazaio A1:B1 areari eta B zutabearen alboan beste zutabe bat txertatzen baduzu, erreferentzia zabaldu egingo da A1:C1 areara. A1:B1 areari erreferentzia egiten bazaio eta errenkada berria txertatzen bada 1. errenkadaren azpian, erreferentzia ez da zabalduko, direkzio bertikalean gelaxka bakarra dagoelako.
Erreferentzia-area baten erdian errenkadak edo zutabeak txertatzen direnean, beti zabaltzen da erreferentzia.
Nabarmendu hautapena zutabe/errenkada goiburukoetan
Hautatutako zutabe edo errenkadetako goiburukoak nabarmendu egingo diren zehazten du.
Erakutsi gainidazketa-abisua datuak itsastean
Arbeletik hartutako gelaxkak hutsik ez dagoen gelaxka-barruti batean itsasten dituzunean, abisu bat agertuko dela zehazten du.
Kokatu gelaxka-erreferentzia hautapenarekin
Aukera ezarrita, hautapen bat hedatzeak (+⇧+behera/gora erabilita) barrutiaren amaierara jauzi egiten du hasierako hautapenari azkena gehitu zaion zutabean. Aukera ezarrita ez badago, hautapen bat hedatzeak (+⇧+behera/gora erabilita) barrutiaren amaierara jauzi egiten du gelaxka-barrutiaren hautapena hasi den zutabean. Berdin gertatzen da errenkaden hautapen bat hedatzean, + ⇧+ezkerrera/eskuinera erabilita.