Inprimatu
Testu edo HTML dokumentu bateko inprimaketa-ezarpenak zehazten ditu.
Fitxa-orri honetan definitutako inprimatze-ezarpenak dokumentu berriei aplikatzen zaizkie, ezarpenak berriro aldatu arte. Uneko inprimatze-lanaren ezarpenak soilik aldatu nahi badira, erabili elkarrizketa-koadroa.
Edukia
Dokumentuaren zein eduki inprimatu behar den zehazten du.
Irudiak eta objektuak
Testu-dokumentuko grafikoak inprimatuko diren zehazten du.
Inprimaki-kontrolak
Testu-dokumentuko inprimaki-kontrolen eremuak inprimatuko diren zehazten du.
Karakterearen atzeko planoa
Orrialdearen atzeko planoan txertatuta dauden koloreak eta objektuak inprimatuko diren ala ez zehazten du. Kolore eta objektu horiek 'Formatua - Orrialde-estiloa - Atzeko planoa' atalean zehaztutakoak dira.
Inprimatu testua beltzean
Testua beti beltz inprimatuko den ala ez zehazten du.
Ezkutuko testua
Gaitu aukera hau ezkutu gisa markatuta dagoen testua inprimatzeko. Ezkutuko testu hau inprimatuko da: Formatua - Karakterea - Karaktere-efektuak - Ezkutua formatua erabiliz ezkutatu den testua, eta 'Ezkutuko testua' eta 'Ezkutuko paragrafoak' testu-eremuak.
Testuaren leku-markak
Gaitu aukera hau leku-markak inprimatzeko. Desgaitu aukera hau inprimatzean leku-markak hutsik uzteko.Testu motako leku-markak eremuak dira.
Orrialdeak
Orrialde asko dituzten Collabora Office Writerreko dokumentuen inprimatzeko ordena definitzen du.
Ezkerreko orrialdeak (HTML dokumentuetan ez)
Dokumentuaren ezkerreko (zenbakitze bakoitiko) orrialde guztiak inprimatuko diren zehazten du.
Eskuineko orrialdeak (HTML dokumentuetan ez)
Dokumentuaren eskuineko (zenbakitze bikoitiko) orrialde guztiak inprimatuko diren zehazten du.
Liburuxka
Hautatu Liburuxka aukera zure dokumentua liburuxka-formatuan inprimatzeko. Liburuxka-formatua honelakoa da Collabora Office Writer aplikazioan:
Dokumentu bertikal bat orrialde horizontal batean inprimatzen baduzu, liburuxka bateko bi aldeak elkarren alboan inprimatuko dira. Bi aldeetatik inprimatzeko gaitasuna duen inprimagailu bat baduzu, liburuxka oso bat sortu dezakezu zure dokumentutik abiatuta, ondoren orrialdeak tartekatu behar izan gabe. Alde batetik soilik inprimatzeko gaitasun duen inprimagailu bat baduzu, efektu bera lortu dezakezu lehenengo aurreko orrialdeak inprimatuta, "Aurreko aldeak / eskuineko orrialdeak / orrialde bakoitiak" aukera markatuta, ondoren paper-pila osoa inprimagailuan sartuta eta atzeko orrialde guztiak inprimatuta "Atzeko orrialdeak / ezkerreko orrialdeak / orrialde bikoitiak" aukera markatuta.
Eskuinetik ezkerrera
Markatu, liburuxkaren orrialdeak ordena zuzenean inprimatzeko eskuinetik ezkerrerako idazkeren kasuan.
This control appears only if Complex text layout is set in .
Beste bat
Inprimatu automatikoki txertatutako orrialde zuriak
Aktibatuta badago, txertatutako orrialde zuriak automatikoki inprimatuko dira. Aukera hau onena da bi aldetatik inprimatzeko. Adibidea: liburu bateko "kapitulu" baten paragrafo-estiloa beti zenbaki bakoitiekin hasteko ezartzen da. Aurreko kapitulua orrialde bakoiti batez amaitzen da. Collabora Office(e)k zenbaki bikoitia duen orrialde zuri bat txertatzen du. Aukera honek orrialde bikoitia inprimatu behar den edo ez kontrolatzen du.
Paper-erretilua inprimatze-ezarpenetatik
Hainbat erretilu dituzten inprimagailuetan, 'Paper-erretilua inprimatze-ezarpenetatik' aukerak zehaztuko du erabilitako paper-erretilua inprimagailuaren sistema-ezarpenetatik hartuko den.
Faxa
Ordenagailuan fax softwarea instalatu baduzu eta zuzenean erabili nahi baduzu testu-dokumentutik, hautatu nahi duzun fax aparailua.
Iruzkinak
Zure dokumentuko iruzkinak inprimatuko diren zehazten du.