Segurtasuna
Dokumentuak gordetzeko, web konexioetarako eta makroak dituzten dokumentuak irekitzeko segurtasun-aukerak definitzen ditu.
Segurtasuneko aukerak eta abisuak
'Segurtasuneko aukerak eta abisuak' elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Web konexioen pasahitzak
Pasahitz maisu bat sar dezakezu, erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatzen duten guneetan erraz sartu ahal izateko.
Gorde pasahitza betirako web konexioentzako
Gaituta badago, Collabora Office aplikazioak modu seguruan biltegiratuko ditu web-zerbitzarietako fitxategiak atzitzeko erabiltzen dituzun pasahitz guztiak. Zerrendako pasahitzak atzitzeko, pasahitz maisua sartu beharko duzu.
Konfigurazio zaharrek ahul zifratutako pasahitzak eduki ditzakete. Kasu horretan, informazio-barra bat erakutsiko da aplikazioa abiarazten denean, pasahitz nagusia berriro sartu dadin eskatzeko eta, horrela, haiek zifratze sendoagoarekin gordetzeko.
Pasahitz maisu bidez babestua (gomendatua)
Markatu, konexio guztietako pasahitzak pasahitz maisu baten bidez babestu nahi badituzu.
Pasahitz maisua
'Sartu pasahitz maisua' elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Konexioak
Pasahitz maisua eskatzen du. Pasahitz maisua zuzena bada, 'Gordetako web konexioa' informazio-koadroa erakusten du.
'Gordetako web-konexioaren informazioa' elkarrizketa-koadroak aurrez sartu dituzun webguneen eta erabiltzaile-izenen zerrenda bat erakusten du. Edozein sarrera hauta dezakezu, eta zerrendatik kendu. Hautatutako sarreraren pasahitza ikus dezakezu.
Makro-segurtasuna
Doitu segurtasun-maila makroak exekutatzeko eta zehaztu makro-egile fidagarriak.
Makro-segurtasuna
Makroen segurtasuna elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
