Laguntza
Collabora Office laguntza-sistema abiarazteko eta kontrolatzeko erabil dezakezu Laguntza menua.
Collabora Office laguntza
Uneko aplikazioari buruzko Collabora Office laguntza irekitzen du. Laguntzako orrietan zehar batetik bestera ibil zaitezke, edo indizeko terminoak edo edozein testu bila ditzakezu.
Collabora Office laguntza
Erabiltzailearen gidak
Dokumentazio-orria web-nabigatzailean irekitzen du. Bertan, erabiltzaileek Collabora Office erabiltzaileen gidak, komunitateak idatzitakoak, deskargatu, irakurri eta erosi ditzakete.
Eskuratu laguntza linean
Komunitatearen laguntza-gunea irekitzen du web nabigatzailean. Erabili gune hori Collabora Office nola erabili galdetu nahi baduzu. Laguntza profesionala behar baduzu, emango dizuten zerbitzu-mailari buruzko akordioa duena, joan Collabora Office laguntza profesionaleko gunera.
Bidali iradokizunak
Iradokizunak bidaltzeko inprimaki bat irekitzen du web nabigatzailean, bertan erabiltzaileek arazoen berri eman dezakete.
Hartu parte
Komunitatearen 'Hartu parte' orria irekitzen du nabigatzailean. Orri horretan Collabora Office komunitatearekin elkarlanean aritzeko area interesgarriak deskribatzen dira.
Eman dirua Collabora Office aplikazioari
Collabora Office software librea da eta doan ematen da.
Dirua ematen baduzu (kontuan izan guztiz aukerakoa dela), mundu-mailan dugun komunitateari laguntzen diozu.
Software hau gustuko baduzu, mesedez emaguzu diru laguntza bat..
Lizentzia informazioa
Lizentzia eta informazio legala elkarrizketa-koadroa bistaratzen du.
Collabora Office kredituak
2010eko irailaren 28tik aurrera Collabora Office garatzen lagundu duten edo OpenOffice.org iturburu-kodean lagundu duten (eta Collabora Office aplikaziora inportatu diren ekarpenak egin dituzten) pertsonen izenak dituen CREDITS.odt bistaratzen du.
Bilatu eguneratzeak
Gaitu Inernet konexio bat Collabora Office aplikazioak erabili dezan. Proxy bat behar baduzu, egiaztatu Collabora Office proxy ezarpenak - Internet. Gero aukeratu Egiaztatu eguneraketak bulegotika suitearen aplikazio berriago bat eskuragarri dagoen egiaztatzeko.
Collabora Office aplikazioari buruz
Programari buruzko informazio orokorra erakusten duk, bertsio-zenbakia eta copyright-ak, besteak beste.