Laster-teklak (Collabora Office erabilerraztasuna)
Collabora Office sagurik gabe kontrola dezakezu, teklatua soilik erabiliz.
Modulu bakoitzaren laguntza-orrialde nagusian (adibidez, Collabora Office Writer edo Collabora Office Calc-en laguntza-orri nagusian) modulu horretako laster-teklen laguntzan sartzeko esteka dago.
Horrez gain, "Erabilerraztasuna" gako-hitzean, hautatutako modulua sagurik gabe kontrolatzeko argibideak aurkituko dituzu, urratsez urrats.
Collabora Office erabiltzaile-interfazearekin sagurik gabe lan egitea
Menu-barra, tresna-barrak, leihoak eta dokumentuak aktibatzea
F6 behin eta berriro sakatzean, fokua eta zirkuluak honako objektuen artean txandakatuko dira:
-
menu-barra,
-
tresna-barra guztiak, goitik behera eta ezkerretik eskuinera,
-
leiho libre guztiak, ezkerretik eskuinera,
-
dokumentua
Sakatu β§+F6, objektuak aurkako noranzkoan txandakatzeko.
Sakatu +F6 dokumentura joateko.
Sakatu F10 menu-barrara joan eta handik itzultzeko.
Escape teklak irekitako azpimenua, tresna-barra edo uneko leiho librea ixten du.
Menu-komandoei deitzea
Sakatu edo F6 edo F10, lehen menua hautatzeko (Fitxategia menua). Eskuinerako geziarekin, eskuineko hurrengo menua hautatuko da; ezkerrerako geziarekin, aurreko menua.
Beherako geziak hautatutako menua irekitzen du. Gorako eta beherako gezien bidez, menu-komando batetik bestera joan zaitezke. Eskuinerako geziaren bidez, azpimenuak ireki ditzakezu.
Sakatu β hautatutako menu-komandoa exekutatzeko.
Ikono-komandoa exekutatzeko
Sakatu F6 behin eta berriro, tresna-barrako lehenengo ikonoa hautatu arte. Erabili eskuinerako eta ezkerrerako geziak tresna-barra horizontaleko ikono bat hautatzeko. Era berean, erabili gorako eta beherako geziak tresna-barra bertikaleko ikono bat hautatzeko. Home teklak tresna-barrako lehen ikonoa hautatzen du eta End teklak azkenekoa.
Sakatu β, hautatutako ikonoa exekutatzeko. Hautatutako ikonoak saguaren beste ekintza bat gehiago behar badu, esaterako laukizuzen bat txertatzea, β sakatzea ez da aski: kasu horietan, sakatu +β.
-
+β sakatuta ikono batean, marrazki-objektu bat sortzeko. Marrazki-objektua bistaren erdian kokatuko da, aurredefinitutako tamaina batekin.
-
Sakatu +β hautapen-tresnan, dokumentuko lehen marrazki-objektua hautatzeko. Hautatutako marrazki-objektua editatu, tamainaz aldatu edo mugitu nahi baduzu, lehenago erabili +F6 fokua dokumentuan ezartzeko.
Luzeegia bada pantailan bistaratzeko, tresna-barrak ikono bat erakutsiko du eskuinean edo beheko ertzean. Hautatu tresna-barra eta sakatu PageUp edo PageDown gainerako ikonoak bistaratzeko.
Tresna-barretarako aholku bereziak
Sakatu beherako gezia edo eskuinerako gezia, hautatutako tresna-barra irekitzeko. Ekintza hori saguaren bidez klik egitearen berdina da. Tresna-barran, erabili eskuinerako eta ezkerrerako gezia. Home eta End teklek tresna-barrako lehen eta azken ikonoak hautatzen dituzte, hurrenez hurren.
Itxi tresna-barra Esc teklaren bidez. Tresna-barra ezin da mugitu sagurik gabe.
Konbinazio-koadro batean hautapenak egitea

Hautatu konbinazio-koadroa. Sakatu β.
Erabili beherako gezia edo Page Down tekla konbinazio-koadroko sarreretan beherantz korritzeko edo gorako gezia edo Page Up tekla gorantz korritzeko. Home teklak lehenengo sarrerara eramango zaitu eta End teklak azken sarrerara.
Sakatu β hautatutako sarrera exekutatzeko.
Tauletan hautapenak egitea
Hainbat leihotan eta elkarrizketa-koadrotan, eta taula-kontrolen eremuan, datuak hautatzeko taulak daude, adibidez, Datu-iturburuaren ikuspegiko eskuineko aldean. Ondorengo teklak taula horietan hautapenak egiteko erabiltzen dira:
-
Zuriune-barra: uneko errenkada hautatzea eta desautatzea txandakatzen du, baldin eta uneko gelaxka edizio moduan ez badago.
-
+zuriune-barra: uneko errenkada hautatzea eta desautatzea txandakatzen du.
-
+β§+zuriune-barra: uneko zutabea hautatzea eta desautatzea txandakatzen du.
-
+β edo +β: taularen eta inprimakiaren arteko leiho-banatzailea mugitzen du, adibidez bibliografiako datu-basean.
-
Taula-kontrol batean edo datu-iturburuaren ikuspegian, βΉ teklak hurrengo zutabera eramaten zaitu. Hurrengo kontrolera mugitzeko, sakatu + . Aurreko kontrolera mugitzeko, sakatu β§++βΉ.
Leihoen eta elkarrizketa-koadroen tamaina eta kokalekua
-
Lehenengo, sakatu +zuriune-barra.
Sistema-menu bat irekiko da honako menu-komandoekin: Lekuz aldatu, Aldatu tamaina eta Itxi.
-
Aukeratu komando bat (β, eta gero, β).
-
Orain gezi-teklak erabil ditzakezu elkarrizketa-koadroa edo leihoa lekuz edo tamainaz aldatzeko.
-
Sakatu β aldaketak onartzeko. Sakatu β§ aldaketak bertan behera uzteko.
Leihoak eta tresna-barrak atrakatzea eta desatrakatzea
-
Sakatu F6 leihoa edo tresna-barra hautatu arte.
-
Sakatu +β§+F10.
Objektuak hautatzea
Sakatu β§+F4, uneko dokumentuko aurreneko objektua hautatzeko. Objektu bat hautatu ondoren, sakatu hurrengo objektua hautatzeko, edo sakatu β§ testura itzultzeko.
Objektuak editatzea
Hautatutako OLE objektuak β teklaren bidez aktiba daitezke.
Objektuen kokalekua eta tamaina editatzea
-
Erabili gezi-teklak hautatutako objektua saretaren bereizmen-unitate bat mugitzeko.
Ezarri sareta-bereizmena - Collabora Office Writer - Sareta aukera erabilita, Bereizmena arean. 1 baino handiagoa den zenbaki bat sartzen baduzu Azpizatiketa arean, gezi-teklak zenbaki horrek adierazten duen aldi kopuruan sakatu behar dituzu, hautatutako objektua saretaren bereizmen-unitate bat mugitzeko.
-
Erabili eta gezi-teklak hautatutako objektua pixel bat mugitzeko.
-
Erabili +βΉ heldulekuak editatzeko moduan sartzeko. Goiko ezkerreko heldulekua helduleku aktiboa da, keinuka hasiko da. Erabili +βΉ hurrengo heldulekua hautatzeko. Sakatu Esc heldulekuak editatzeko modutik irteteko.
-
Heldulekuak editatzeko moduan, gezi-teklek hautatutako heldulekua mugitzen dute, eta horrek objektuaren tamaina aldatzen du.
Objektuen aingurak editatzea
Objektuen aingura gezi-teklen bidez mugi dezakezu. Aurrena, sartu heldulekuak editatzeko moduan, eta gero, hautatu aingura. Aingura motaren arabera, aingura norabide ezberdinetan mugi dezakezu.
-
Hautatu objektua.
-
Sartu heldulekuak editatzeko moduan honela: +βΉ
-
Ezkerreko goiko heldulekua keinuka hasiko da. Sakatu +βΉ zenbait aldiz, heldulekuek keinuka egiteari utzi arte. Horrek adierazten du orain objektuaren aingura aktibatuta dagoela.
-
Erabili gezi-teklak aingura lekuz aldatzeko. Objektuak aingurari jarraitzen dio.
Hautatutako objektuaren aingura alda dezakezu, adibidez, objektuaren laster-menuan.
-
Objektua Paragrafoari ainguratuta badago, gezi-teklek aurreko edo hurrengo paragrafora eramango dute objektua.
-
Objektua Orrialdeari ainguratuta badago, Page Up edo Page Down teklek aurreko edo hurrengo orrialdera eramango dute objektua.
-
Objektua Karaktereari ainguratuta badago, gezi-teklek uneko paragrafoan mugituko dute objektua.
-
Objektua Karaktere gisa ainguratuta badago, ez da aingura-ikonorik egongo. Ezin duzu objektua lekuz aldatu.
-
Objektua Markoan ainguratuta badago, gezi-teklek hurrengo markora eramango dute objektua, dagokion norabidean.
Datu-iturburuaren ikuspegia kontrolatzea
+β§+F4 konbinazioak datu-iturburuen bista irekitzen eta ixten du.
F6: dokumentua eta tresna-barrak txankadatzen ditu.
+ (plus tekla): hautatutako sarrera datu-iturburuaren arakatzailean hedatzen du.
- (minus tekla): hautatutako sarrera datu-iturburuaren arakatzailean tolesten du.
+β§+E: datu-iturburuaren arakatzailea eta taula txandakatzen ditu.
Kontsulta-diseinuaren leihoko lasterbideak
F6: objektu-barra, taula-ikuspegia eta hautapen-area txandakatzen ditu.
+β edo +β: taularen bistaren eta hautapen-arearen ertza gora edo behera mugitzen du,.
'Taula-ikuspegia' (kontsulta-diseinuaren goiko area) eta 'Erlazioak' leihoko teklak
+gezi-tekla: hautatutako taula geziaren zentzuan mugitzen du.
+β§+β, β, β edo β: hautatutako taularen tamaina aldatzen du taula-ikuspegian.
Del: hautatutako taula edo konexioa kentzen du taula-ikuspegitik.
Tab: taulak eta konexioak txandakatzen ditu taula-ikuspegian.
β: konexio bat hautatuta dagoenean, β teklak konexioaren Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
β: taula bat hautatuta dagoenean, β teklak zerrenda-koadroko lehen datu-eremua sartzen du hautapen-arean.
Hautapen-areako teklak (kontsulta-diseinuko beheko area)
+ezkerrerako edo eskuinerako gezia: hautatutako zutabea ezkerrera edo eskuinera mugitzen du.
Taula-diseinuaren leihoko teklak
F6: tresna-barra, zutabe-ikuspegia eta propietate-area txandakatzen ditu.
Irudi-mapen editorea kontrolatzea
-
Sakatu βΉ ikono bat hautatzeko. Laukizuzena eta Forma libreko poligonoa arteko ikonoetako bat hautatzen bada eta +β sakatzen bada, hautatutako motako objektu bat sortuko da, tamaina lehenetsiarekin.
-
β sakatzen bada Hautatu ikonoa hautatuta dagoenean, fokua irudi-maparen editorearen leihoan ezarriko da. Sakatu Esc fokua berriro ikonoetan eta sarrera-koadroetan ezartzeko.
-
Hautatu ikonoa hautatuta badago eta +β sakatzen bada, irudi-leihoko lehen objektua hautatuko da.
-
Erabili Editatu puntuak ikonoa, poligonoentzako puntuak editatzeko modura joateko eta handik itzultzeko.
-
Erabili +βΉ iirudi-leihoan hurrengo puntua hautatzeko. Erabili β§++βΉ aurreko puntua hautatzeko.
-
Erabili 'Delete' tekla fokua irudi-leihoan dagoela hautatutako objektua ezabatzeko.
Laguntza kontrolatzea
Sakatu β§+F1, une honetan hautatutako komando, ikono edo kontrolaren Aholku luzeak bistaratzeko.
Laguntzaren orrialde nagusietan nabigatzea
-
Laguntzaren orrialde nagusietan, erabili βΉ hurrengo hiperestekara joateko edo β§+βΉ aurreko estekara joateko.
-
Sakatu β hautatutako hiperesteka exekutatzeko.
-
Sakatu β teklaren gaineko β« tekla, aurreko laguntza-orrialdera itzultzeko.
Testu-inportazioa elkarrizketa-koadroa kontrolatzea (CSV fitxategi-inportazioa)
Erregela
-
Ezkerrerako edo eskuinerako gezia: kokaleku bat ezkerrera edo eskuinera doa
-
+β edo +β: joan aurreko edo hurrengo zatiketara
-
+β§+β edo +β§+β: mugitu zatiketa batposizio bat ezkerrera edo eskuinera
-
Home edo End: joan lehen edo azken kokaleku posiblera
-
+Home edo +End:egin jauzi lehen edo azken zatiketara
-
β§++Home edo β§++End:eraman zatiketa lehen edo azken posiziora
-
Zuriune-barra: txertatu edo kendu zatiketa bat
-
'Insert' (Txertatu) tekla: zatiketa txertatzen du (lehendik dauden zatiketak ez ditu aldatzen)
-
'Delete' (Ezabatu) tekla: zatiketa ezabatzen du
-
Shit+Delete: zatiketa guztiak ezabatzen ditu
-
Gorako gezia edo beherako gezia: taula errenkada bat gora edo behera korritzen du
-
Page Up edo Page Down: korritu taula orrialde bat gora edo behera
-
Escape tekla (sagua arrastatzean): utzi arrastatzea bertan behera, mugitu zatiketa lehen kokalekura
Aurrebista
-
Ezkerrerako gezia edo eskuinerako gezia: ezkerreko edo eskuineko zutabea hautatzen du eta gainerako hautapenak garbitzen ditu
-
+β or +β: mugitu fokua ezkerreko edo eskuineko zutabera (ez du hautapena aldatzen)
-
β§+β edo β§+β: hautatutako barrutia hedatu edo txikiagotzen du
-
+β§+β edo +β§+β: hedatu edo uzkurtu hautatutako barrutia (ez ditu beste hautapenak aldatzen)
-
Home edo End: hautatu lehen edo azken zutabea (erabili β§ edo kurtsore-teklak bezala)
-
β§+zuriunea: hautatu azken hautatutako zutabetik uneko zutaberainoko barrutia
-
+β§+zuriunea tekla: hautatu barrutia azken hautatutako zutabetik uneko zutaberaino (ez ditu beste hautapenak aldatzen)
-
+A: hautatu zutabe guztiak
-
β§+F10: ireki laster-menu bat
-
+1 ... +7: ezarri 1. ... 7. zutabe mota hautatutako zutabeetarako
-
Gorako gezia edo beherako gezia: taula errenkada bat gora edo behera korritzen du
-
Page Up edo Page Down: korritu taula orrialde bat gora edo behera
-
+Home edo +End: korritu taula baten hasierara edo amaierara
'Txertatu - Karaktere berezia' elkarrizketa-koadroa kontrolatzea
-
Tab teklak elkarrizketa-koadroko kontrol guztiak txandakatzen ditu.
-
+β konbinazio-koadro bat irekitzen du. β teklak konbinazio-koadroko uneko sarrera hautatzen du.
-
Gezi-botoien bidez, hautapen-area nagusian mugi daiteke. Zuriune-barrak uneko karakterea gehitzen dio txertatu beharreko karaktere-zerrendari.