Dokumentuak posta elektroniko gisa bidaltzea
Collabora Office aplikazioan lan egitean, uneko dokumentua posta elektronikoko eranskin gisa bidali daiteke.
-
Aukeratu Fitxategia - Bidali - Bidali dokumentua posta elektroniko bidez.
Collabora Office(e)k posta elektronikoko programa lehenetsia irekiko du.
-
Posta elektronikoko programan, sartu mezuaren hartzailea, gaia eta testua, eta ondoren bidali mezua.
OpenDocument formatua irakurri ezin duen softwarea soilik duen hartzaile bati bidali nahi bazaio posta-mezua, uneko dokumentua beste formatu batean bidali daiteke.
Testu-dokumentuetarako, aukeratu . Kalkulu-orrietarako, aukeratu . Eta aurkezpenen kasuan, aukeratu .
Irakurtzeko soilik den fitxategi modura bidali nahi bada dokumentua, aukeratu .
Komando horiek ez dute aldatzen uneko dokumentua. Aldi baterako kopia bat sortzen da eta hori da bidaltzen dena.