Kalkulu-orrietako areak testu-dokumentuetan kopiatzea
-
Ireki testu-dokumentua eta kalkulu-orria.
-
Hautatu kopiatu nahi duzun orri-area.
-
Seinalatu hautatutako area eta sakatu saguaren botoia. Saguaren botoia sakatuta duzula, arrastatu area testu-dokumentura.
-
Kurtsorea orri-area txertatu nahi duzun lekuan dagoenean, askatu saguaren botoia. Orri-area OLE objektu gisa txertatuko da.
-
OLE objektua nahi duzunean hautatu eta editatu dezakezu.
-
OLE objektua editatzeko, sakatu bi aldiz haren gainean.
Ekintza bera gauzatzeko beste modu bat objektua hautatu eta edo laster-menuan aukeratzea da. Objektua bere markoan bertan editatuko da, testu-dokumentuaren barruan, baina kalkulu-orrietarako beharrezkoak diren ikonoak eta menu-komandoak bistaratuko dira.
-
Aukeratu Ireki OLE objektuaren iturburu-dokumentua irekitzeko.