Datu-baseak erregistratzea eta ezabatzea
Datu-baseen fitxategietako datuak Collabora Office aplikazioan erregistratu daitezke. Erregistratzeak esan nahi du Collabora Office aplikazioari esatea datuak non dauden, nola antolatuta dauden, nola eskuratzen diren eta abar. Datu-basea erregistratutakoan, Ikusi - Datu-iturburua menu-komandoa erabili daiteke testu-dokumentuetako eta kalkulu-orrietako datu-erregistroak atzitzeko.
Lehendik dagoen datu-basearen fitxategi bat erregistratzeko:
-
Egin klik Berria aukeran eta hautatu datu-basearen fitxategia.
Erregistratutako datu-baseak Collabora Office aplikaziotik kentzeko
-
Hautatu datu-basearen fitxategia eta sakatu Ezabatu.