Dokumentua
Edozein dokumentura edo dokumentu barneko helburura doazen hiperestekak edita ditzakezu Dokumentua fitxa erabiliz Hiperesteka elkarrizketa-koadroan.
Dokumentua
Bide-izena
Sartu estekatutako fitxategi baten URL bat, hiperesteka sakatzean irekiko dena. Helburuko marko bat zehazten ez baduzu, fitxategia uneko dokumentu edo markoan irekiko da.
URLak karpeta bati egiten badio erreferentzia, sistema eragileko fitxategi-kudeatzaile estandarra irekiko da karpeta horrek edukiak erakusteko.
Ireki fitxategia
Ireki elkarrizketa-koadroa irekitzen du, fitxategi bat hautatu ahal izan dezazun.
Dokumentu barneko helburua
Helburua
Hiperestekaren helburu bat zehazten du, Bide-izena atalean zehaztutako dokumentuaren barruan.
Helburua dokumentuaren barnean
Helburua dokumentuan elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
URLa
Bide-izena eta Helburua sarreretatik ondorioztatzen den URLa zehazten du.
