Internet
Use the Internet page of the Hyperlink dialog to edit hyperlinks with WWW addresses.
Hiperesteka mota
Web
"http://" hiperesteka bat sortzen du.
URLa
Sartu estekatutako fitxategi baten URL bat, hiperesteka sakatzean irekiko dena. Helburuko marko bat zehazten ez baduzu, fitxategia uneko dokumentuan edo markoan irekiko da.
Beste ezarpen batzuk
Markoa
Ireki nahi duzun estekatutako fitxategian sartu markoaren izena edo aurrez zehaztutako markoa hautatu zerrendatik. Koadroa hutsik uzten baduzu, fitxategi estekatua uneko arakatzaile-leihoan irekiko da.
Inprimakia
Hiperesteka testu gisa edo botoi gisa txertatuko den zehazten du.
Gertaerak
Esleitu makroa elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Bertan, "sagua objektuaren gainean" edo "abiarazi hiperesteka" bezalako gertaerei programa-kodea eslei diezaiekezu.
Testua
Hiperestekaren testu ikusgaia edo botoi-epigrafea zehazten du.
Izena
Sartu izen bat hiperestekarentzat. Collabora Office aplikazioak IZENA etiketa txertatuko du hiperestekan.
