Erabiltzaile-interfazea
Opens the Select Your Preferred User Interface dialog to let you choose the user interface layout for Collabora Office.
Koaderno-barrak kontrolak eta ikonoak antolatzeko beste modu bat erakusten du, ez ikonoen errenkada zuzen modura, baizik eta komandoen eta edukien taldeak testuinguruaren arabera bistaratuta, erabilera errazagoa izan dadin eta erabiltzaile-esperientzia hobetu dadin.
Erabiltzaile-interfazearen diseinuak
Erabiltzaile-interfazea sarrerak definitzen du erabiltzaile-interfazeko zein elementu egongo diren ikusgai.
Tresna-barra estandarra
Ikusgai dauden bi tresna-barra -estandarra eta formatua- dituen modu klasikoa. Alboko barra partzialki tolestuta ageri da eta fitxak soilik erakusten ditu. Interfaze klasikoarekin eroso dabiltzan erabiltzaileentzat.
Fitxaduna
Modu honetan, barra fitxetan zatituta dago eta fitxa bakoitzak testuinguruaren arabera multzokatutako ikonoen multzo bat bistaratzen du. Testuingurua desberdina izango da dokumentuan hautatuta dagoen objektuaren arabera (adibidez, irudi bat edo taula bat). Fitxadun erabiltzaile-interfazea Microsoft Office aplikazioek erabiltzen duten Ribbons interfazearen antzekoa da. Funtzioak fitxetan antolatzen ditu eta menu nagusia zaharkituta uzten dute.
Fitxadun konpaktua
Interfaze fitxadun konpaktua Microsoft Office interfazea ezagutzen dutenentzat da, baina toki gutxiago betetzen du pantaila txikietan.
Multzo-barra konpaktua
Multzo-barra konpaktuak taldeka eskaintzen ditu funtzioak, gehien erabiltzen diren eginbideak ikonoekin irudikatzen dira eta gainerakoak goitibeherako menuen bidez. Aldaera konpaktu horrek espazio bertikala hobesten du.
Testuingurukoa bakuna
Testuinguruko tresna-barra bakunak lerro bakarrean erakusten ditu funtzioak, testuinguruaren araberako edukiarekin.
Tresna-barra bakuna
Erabiltzaile-interfaze estandarra, baina lerro bakarreko tresna-barra batean. Pantaila txikietan erabiltzeko pentsatua. Alboko barra tolestuta dago.
Alboko barra
Erabiltzaile-interfaze estandarra alboko barra hedatuarekin. Propietate anitz modu azkarrean aldatu nahi dituzten erabiltzaile adituentzako gomendagarria da.
Erabiltzaileak tresna-barra gehiago aktibatzen dituenean, egoera berria erabiltzaile-profilean gordeko da. Hortaz, koaderno-barraren modutik itzultzean, aurretik ikusgai jarritako tresna-barra guztiak ikusgai egongo dira.
Fitxadun barra multzo-barra moduak ere aldaera trinko gisa daude erabilgarri.
Koaderno-barrako ikonoen tamaina aldatu egin daiteke zerrenda-koadroan.
Koaderno-barra ezin da pertsonalizatu.
Writer, Calc, Draw eta Impress moduluek koaderno-barraren egungo inplementazioa (Collabora Office 25.04) partekatzen dute. Modulu bateko koaderno-barran aldaketak bat egiten bada, beste moduluetako koaderno-barrak ere aldatuko dira.