Audioa edo bideoa
Audio- edo bideo-fitxategi bat txertatzen du zure dokumentuan.
Fitxategi-izena
Fitxategi mota
Dokumentuan film-fitxategi bat edo soinu-fitxategi bat txertatzeko
-
Egin klik fitxategia txertatu nahi duzun lekuan.
-
Aukeratu Txertatu - Multimedia - Audioa edo bideoa. Collabora Office Impress aplikazioan, aukeratu Txertatu - Audioa edo bideoa.
-
Ireki fitxategia elkarrizketa-koadroan, hautatu txertatu nahi duzun fitxategia.
Elkarrizketa-koadro honetako zerrendan dauden fitxategi motak ez dituzte sistema eragile guztiek onartzen.
-
Sakatu Estekatu kutxa jatorrizko fitxategiarekin esteka bat sortu nahi baduzu. Hori markatuta ez badago, multimedia-fitxategia kapsulatu egingo da (ez da onartzen fitxategi-formatu guztiekin).
-
Egin klik Ireki aukeran.
Bestela, Tresnak - Media Player aukeratu dezakezu Media Player irekitzeko. Erabili Media Player onartzen diren multimedia-fitxategi guztien aurrebista ikusteko. Egin klik Media Player-en leihoko Aplikatu botoian uneko multimedia-fitxategia dokumentuan txertatzeko.
Film edo soinu-fitxategi bat erreproduzitzeko
-
Egin klik zure dokumentuko film edo soinu-fitxategiaren objektuaren ikonoan.
Ikonoa atzeko planoan antolatu bada, eutsi sakatuta teklari klik egitean.
'Multimedia erreprodukzioa' tresna-barra erakusten da.
-
Egin klik Multimedia-erreprodukzioa tresna-barrako Erreproduzitu aukeran.
Impresseko aurkezpen bat exekutatzen duzunean, uneko diapositiban kapsulatutako soinua edo bideoa automatikoki erreproduzituko da, amaitzen den arte edo diapositibatik irteten zaren arte.
Multimedia-erreprodukzioa barra erabil daiteke fitxategiaren erreprodukzioa pausarazteko, gelditzeko, errepikatzeko, baita bolumena doitzeko edo mututzeko ere. Fitxategiko uneko erreprodukzioaren kokalekua graduatzailearen ezkerraldean zehazten da. Erabili eskuineko graduatzailea erreprodukzioaren bolumena doitzeko. Film-fitxategietarako, barran zerrenda-koadro bat dago erreprodukzioaren zoom-faktorea hautatzeko.
Onartutako multimedia formatuak
Collabora Office aplikazioek sistema eragileak instalatuta dituen multimedia-euskarriak erabiltzen dituzte.
-
Microsoft Windows:: Collabora Office aplikazioak DirectShow iragazkiak onartzen duen edozer ireki dezake (formatu lehenetsien zerrenda).
-
GNU/Linux:: Collabora Office aplikazioak gstreamer erabiltzen du, beraz gstreamer bidez erreproduzitu daitekeen edozer Collabora Office(e)kin ere erabili daiteke (definitutako moten zerrenda).
-
Apple macOS:: Collabora Office aplikazioak QuickTime bidez onartutako multimedia-formatuak erabili ditzake (multimedia-formatuen zerrenda).