Dokumentuen eta paragrafoen sailkapenerako elkarrizketa-koadroa
Sailkapen-politikak aplikatzen dizkio uneko dokumentuari edo paragrafoari. Elkarrizketa-koadroaren bidez, dokumentuaren edo paragrafoaren sailkapeneko politika-termikoak uztartu daitezke aurredefinitutako sailkapen-terminoak erabilita edo sailkapen-termino pertsonalizatuak sartuta. Elkarrizketa-koadroak elementu aurredefinituen hainbat zerrenda bistaratzen ditu, BAILS-xml TSCP politika-fitxategitik kargatuta.
Edukia
Edukia testu-koadroan elkarrizketa-koadroak sortu duen sailkapen-testua bistaratzen du eta existitzen den dokumentuaren edo paragrafoaren sailkapen-terminoak bistaratzen ditu. Beste termino batzuk ere gehitu daitezke, koadroko testuaz gain eta sailkapen-politiken konfigurazio-fitxategian dauden sailkapen-terminoez gain.
Lodia ikonoa (dokumentuen sailkapena soilik)
Aplikatu karaktere-formatu lodia dokumentuen edo paragrafoen sailkapen-terminoei.
Sinatu paragrafoa (paragrafoen sailkapena soilik)
'Hautatu ziurtagiria' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, paragrafoa sinatzeko erabiliko den ziurtagiria aukeratu ahal izateko.
Azken aldian erabilia
Azken aldian erabilitako sailkapen-terminoak zerrendatzen ditu.
Sailkapena
Sailkapen-zerrendak Business Authorization Identification and Labeling Scheme (BAILS) eskematik itzulitako elementuak situ. Collabora Office aplikazioaren balio lehenetsiak honakoak dira:
Nazioartekoa
Nazioarteko zerrenda BAILSen elementuak dira, ez lokalizatuak. Lehenespena honakoa da:
-
Non-Business
-
General Business
-
Confidential
-
Internal use only
Sailkapenaren zerrenda eta nazioartekoa zerrenda bera dira. Zerrenda bat aldatzean, bestea aldatuko da.
Markaketa
'Edukiak' testu-koadroari gehitzeko prest dauden eta lehendik existitzen diren marken zerrenda bat bistaratzen du. Egin klik bikoitza sarrera batean hura edukien testu-koadroan gehitu dadin, kurtsorearen kokalekuan. Markak sailkapen-politiken konfigurazio-fitxategian daude definituta.
Lizentzia
Dauden jabetza intelektualeko lizentziak bistaratzen ditu. Egin klik bikoitza lizentzia batean hura beheko Zati-testua koadroan bistaratzeko. Egin klik Gehitu botoian, lizentziaren testua Edukia koadroan kokatzeko. Lizentziak sailkapen-politiken konfigurazio-fitxategian daude definituta.
Zatiaren zenbakia
Existitzen den jabetza intelektualaren zatien zenbakiak bistaratzen ditu. Egin klik bikoitza zatiaren zenbakian hura beheko Zatiaren testua koadroan bistaratzeko eta egin klik Gehitu botoian zatiaren zenbakia Edukia testu-koadroan kokatzeko. Zatiaren zenbakia sailkapen-politikaren konfigurazio-fitxategian definitzen da.
Zatiaren testua:
Erabili koadro hau Edukia testu-koadroari gehituko zaizkion edukiak sartzeko.
Gehitu
Egin klik Zatiaren testua koadroko edukiak Edukia koadroari gehitzeko.
Sailkapenaren elkarrizketa-koadroaren ezarpenak dokumentuaren propietate pertsonalizatuaren parte dira.