Laster-menuak
Collabora Office laster-menuak modulu guztietarako pertsonalizatzea ahalbidetzen du.
Komando berriak gehitu ahal dira, lehendik dauden komandoak aldatu, edo laster-menuetako elementuak berrantolatu. Makroen bidez exekutatutako komandoak ere gehi daitezke, eta edozein motako estiloak aplikatu zuzenean laster-menutik.
Bilatu
Sartu kate bat testu-koadroan, komandoen bilaketa mugatzeko.
Kategoria
Hautatu menu-komandoen kategoria goitibeherako zerrendan, komandoen bilaketa mugatzeko, edo korritu zerrenda beherantz. Makroen eta estiloen komandoak zerrendaren beheko aldean daude.
Deskribapena
Testu-koadroak hautatutako komandoaren deskribapen laburra dauka.
Esparrua
Hautatu laster-menua zein kokagunetan erantsiko den. Collabora Office modulu bati eransten bazaio, laster-menua modulu horretan irekitako fitxategi guztietarako egongo da erabilgarri. Fitxategiari eransten bazaio, fitxategi hori ireki eta aktibo dagoenean soilik egongo da erabilgarri.
Helburua
Hautatu pertsonalizazioa aplikatuko zaion laster-menua.
Ezkerrerako geziaren botoia
Sakatu ezkerrerako geziaren botoia hautatutako komandoa uneko laster-menutik kentzeko.
Gorako eta beherako gezien botoiak
Sakatu gorako edo beherako gezien botoiak hautatutako komandoa gorantz edo beherantz mugitzeko bistaratutako laster-menuko komandoen zerrendan.
Hautatutako komandoa arrastatu eta jaregin dezakezu hura nahi duzun tokira mugitzeko.
Pertsonalizatu
Txertatu
-
Txertatu bereizlea: Gehitu bereizle-marka bat menuak hobeto irakurri daitezen eta komandoak gaiaren arabera elkartzeko.
-
Txertatu azpimenua: Txertatu azpimenu-sarrera bat. Sartu izen bat azpimenu berrirako, ondoren datorren elkarrizketa-koadroan. Azpimenu berria automatikoki egongo da eskuragarri ediziorako menu-zerrendan.
Aldatu
-
Aldatu izena: Aldatu sarreraren izena.
Balio lehenetsiak
Lehenago laster-menu honi egindako aldaketa guztiak ezabatzen ditu.