AutoCorrect Options
Idazten duzun bitartean testua automatikoki ordezteko aukerak ezartzen ditu.
Autozuzenketako erregela bat aplikatzeko, sartu aurredefinitutako testua dokumentuan eta sakatu zuriunea.
Collabora Office Writerren autozuzentzailea desaktibatzeko, aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Idaztean. Begiratu Autozuzenketa desaktibatzea laguntza-orria Collabora Office Writerren autozuzentzailea desaktibatzeari buruzko informazio gehiagorako.
Autozuzenketa testu-dokumentu oso bati aplikatzeko, aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Aplikatu.
Collabora Office Calc aplikazioko autozuzenketa desaktibatzeko, joan Tresnak - Autozuzenketaren aukerak menura eta kendu marka Aukerak eta Lokalizatutako aukerak fitxetako elementu guztiei. Begiratu Autozuzenketa desaktibatzea laguntza-orria Collabora Office Calc-eko autozuzenketa desaktibatzen ikasteko.
Ordeztu
Dokumentuko hitzak edo laburdurak automatikoki zuzentzeko edo ordezteko ordezpen-taula editatzen du.
Salbuespenak
Zehaztu Collabora Office(e)k automatikoki zein laburdura edo letra-konbinazio ez duzun nahi zuzentzea.
Aukerak
Hautatu idazten ari zarenean akatsak automatikoki zuzentzeko aukerak, eta ondoren sakatu Ados botoia.
Lokalizatutako Aukerak
Zehaztu zuzenketa automatikoaren aukerak aipu-marketarako eta testuaren hizkuntzaren mendekoak diren aukeretarako.
Elkarrizketa-koadroen botoiak
Berrezarri
Fitxan aldatutako balioak baztertu eta balio lehenetsiak berrezartzen ditu.
Utzi
Elkarrizketa-koadroa itxi eta aldaketa guztiak baztertzen ditu.
Ados
Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.