Banatu hautapena
Hautatutako hiru objektu edo gehiago uniformeki banatzen ditu ardatz horizontalean edo ardatz bertikalean. Objektuen arteko tartea ere uniformeki banatu daiteke.
Hautapenean urrutien dauden objektuen arabera banatzen dira objektuak.
Horizontalean
Zehaztu hautatutako objektuen banaketa horizontala.
Horizontalean ezkerrean
Hautatutako objektuak banatzen ditu, objektuen ezkerreko ertzak elkarrekiko modu homogeneoan banatuta egon daitezen.
Horizontalean erdian
Hautatutako objektuak banatzen ditu, objektuen zentro horizontalen arteko tartea berdina izan dadin.
Horizontalean tarteka
Hautatutako objektuak horizontalean banatzen ditu, objektuen arteko tartea berdina izan dadin.
Horizontalean eskuinean
Hautatutako objektuak banatzen ditu, objektuen esukineko ertzen arteko tartea berdina izan dadin.
Bertikalean
Zehaztu hautatutako objektuen banaketa bertikala.
Bertikalean goian
Hautatutako objektuak banatzen ditu, objektuen goiko ertzen arteko tartea berdina izan dadin.
Bertikalean erdian
Hautatutako objektuak banatzen ditu, objektuen zentro bertikalen arteko tartea berdina izan dadin.
Bertikalean tarteka
Hautatutako objektuak bertikalean banatzen ditu, objektuen arteko tartea berdina izan dadin.
Bertikalean behean
Hautatutako objektuak banatzen ditu, objektuen beheko ertzen arteko tartea berdina izan dadin.