Eredua
Fitxa honetan hautatutako bi koloredun ereduarekin betetzen du objektua.
Eredua
Erabilgarri dauden ereduak zerrendatzen ditu. Eredu propioak ere sortu edo aldatu daitezke.
Eredu baten izena aldatzeko, hautatu eredua, egin eskuineko klik eta aukeratu . Eredua ezabatzeko, hautatu eredua, egin eskuineko klik eta aukeratu .
Gehitu
Eredu pertsonalizatua gehitzen du uneko zerrendan. Zehaztu ereduaren propietateak eta, ondoren, egin klik botoi honetan.
Aldatu
Uneko ereduaren propietateak hautatutako ereduari aplikatzen dizkio. Nahi bada, eredua beste izen batekin gorde daiteke.
Aukerak
Marraztu edo aldatu eredu bat.
Eredu-editorea
Marraztu eredua 8 x 8 pixeleko arbelean. Egin klik ereduaren pixel batean hura aktibatzeko, eta klik berriro hura desaktibatzeko.
Aurreko planoaren kolorea
Aktibatutako eredu-pixelen kolorea ezartzen du.
Atzeko planoaren kolorea
Desaktibatutako eredu-pixelen kolorea ezartzen du.